Erakundea: SPRI, Enpresen Garapenerako euskal agentzia Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 21-100 www: WWW.SPRI.EUS Erakundearen jardueraren deskribapena: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundea da, euskal industria bultzatzea helburu duena. Digitalizazioa, Ekintzailetza, Ikerketa eta Garapena, Berrikuntza, Kluster politika, Zibersegurtasuna eta Trantsizio digital jasangarria dira SPRIren lan-ildo estrategikoak. SPRI Taldeko kide diren Arrisku Kapitala, Basque Trade & Investment, SPRILUR eta Euskadiko Parke Teknologikoak kontuan hartuta, Finantzaketa, Nazioartekotzea eta Azpiegiturak ere gehitu behar dizkiogu aurreko zerrendari. Lan-ildo hauek bultzatzeko enpresei zuzendutako laguntza-programak kudeatzen ditu Sprik. |
Hitz gakoak Erakundearen irudia Produktu eta zerbitzuak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 1-Erakundearen irudia 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Jendaurreko ekitaldien protokoloa eta jarraipena |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua