Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

MATZ ERREKA

Euskararen Plan Estrategikoa egiteko prozesu parte hartzailea eta Errekaren kudeaketa sisteman txertatuta

Erakundea: MATZ ERREKA
Sektorea: Industria
Langile kopurua:
www: www.erreka.com
Erakundearen jardueraren deskribapena: ERREKAk lau negozio ditu: Finkapena, Plastikogintza,Sarbideak eta Adom.
• Finkapena: maila handiko finkapena, fidagarritasuna eta segurtasuna. Lotura kritikoetarako monitorizazio sistemak.
• Plastikogintza: plastikozko pieza teknikoen garapen eta ekoizpenarekin lotutako soluzioak.
• Sarbideak: sarrerak automatizatzeko sistemak diseinatu, fabrikatu eta instalatzea. Sarbideak kudeatzea eta kontrolatzea.
• Adom: ingurune pribatu zein publikoko espazioak egokitzen ditugu, irisgarri bihurtzeko. Mugikortasun eta ongizate soluzioak. Antzuolan eta Bergaran ditu egoitzak eta baita Mexikon, Txekiar errepublikan eta Txinan ere, guztira 504 langile daudelarik. ERREKAren merkatua mundu osora zabaltzen da, 50 herrialde baino gehiagotara iristen delarik. Bezeroen artean daude esaterako Carrefour, Siemens, Bosch eta Osakidetza. 
Hitz gakoak
Integrazioa
Neurketa eta jarraipena
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskararen Plan Estrategikoa egiteko prozesu parte hartzailea eta Errekaren kudeaketa sisteman txertatuta




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua