Erakundea: OSATEK Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: https://www.osakidetza.euskadi.eus/osatek Erakundearen jardueraren deskribapena: Batez ere, puntako teknologiadun irudiaren bidezko diagnostiko zerbitzuak (erresonantzia magnetikoak) kudeatzen, administratzen eta ustiatzen ditugu, nagusiki Osakidetzarentzat. Aurreko zerbitzu nagusia osatze aldera, ikerkuntza eta irakaskuntza ere egiten dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko politika sanitarioaren testuingurua zehazten duten araudia eta baldintzen arabera. EAEko 3 lurraldeetan ditugu gure 10 zentroak (eta Bilbon egoitza nagusia) eta erresonantzia magnetikoak egiteko 18 makina. |
Hitz gakoak Langileen euskararen erabileraren areagotzea Lan-hizkuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
ALDAHITZ DINAMIKA |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua