Erakundea: MUTUALIA Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: www.mutualia.eus Erakundearen jardueraren deskribapena: Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. zk.ko Mutua, enpresen elkarte pribatu bat da, irabazi-asmorik gabekoa, eta bere helburua da enpresa kidetuei eta pertsona babestuei zuzendutako zerbitzu sanitarioak, prestazio ekonomikoak eta prebentzio-jarduerak kudeatzea. Prebentzioaren kultura sustatzen du, bai bezeroen artean, bai gizartean. Horretarako, osasuna, bizi-kalitatea eta bere interesdun taldeen gogobetetzea hobetzea helburu duen kudeaketa aurreratuko eredu bat aplikatzen du, produktu berritzaileen eta pertsona konprometituen eskutik, gizartearekiko erantzukizunez jardunez eta Gizarte Segurantzaren Sistemaren jasangarritasuna bermatzea bilatuz. |
Hitz gakoak Integrazioa Estrategia |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia |
HIZKUNTZAK ORGANIGRAMAN |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua