Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lehendakaritza Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: www: https://www.euskadi.eus/lehendakaritzaren-egoitza/web01- s1ezaleh/eu/ Erakundearen jardueraren deskribapena: Lehendakaritzak Jaurlaritzaren politikak koordinatzen ditu eta Gobernu programa garatu eta betearazten du. Bestalde, Kanpo harremanak, Trantsizio soziala eta 2030 Agenda bere gain hartzen ditu. Lehendakaritzaren menpe dago Jaurlaritzaren bozeramailearen arloa ere. |
Hitz gakoak Langileen euskararen erabileraren areagotzea Lan-hizkuntza Sortze-hizkuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Idatzizko harremanetan euskararen erabilera sustatzea |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua