Erakundea: LANDETA Sektorea: Industria Langile kopurua: 6-20 www: https://landetaburdinlanak.eus/ Erakundearen jardueraren deskribapena: Landeta Burdin Lanak Berria, S.L. metalezko egituren eta galdaragintzaren sektorean, oro har, esperientzia egiaztatua duen enpresa da. Instalazio modernoak eta kualifikazio handiko giza taldea du. Horrela, gaitasun handiko bulego teknikoaz gain, lantokiko zein kanpoko muntaietarako eta soldaketa lanetarako, eskarmentu handiko ekipoak ditu. Gure lanen aniztasuna dela eta (industria pabiloiak, zubiak, igogailuak, etab), lan merkatu zabala dugu, eta horregatik, mota guztietako bezeroak ditugu (udalak, eraikuntza enpresak, siderurgiak, ingeniaritza zentroak, etab). |
Hitz gakoak Hornitzaileak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea Kanpo-harremanak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Bezero eta hornitzaileekin euskaraz komunikatzeko ahalegina |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua