Erakundea: GOIZPER Sektorea: Industria Langile kopurua: www: https://www.goizper.com/ Erakundearen jardueraren deskribapena: 1959 urtean sortu zen Goizper, S.Coop., Antzuolan dago kokatuta, eta Goizper Group-eko burua da. Urte hauetan Goizperrek izan duen hazkundearen ondorioz, taldea 3 negozio dibertsifikatutan egituratu da. Goizperrek 14 ordezkaritza propio dauzka 5 kontinenteetan, nazioarteko presentzia bermatzeko. Goizperrek Euskal Herrian ere baditu enpresa partaide-tuak ( Guibe, DTS Oabe, Biofungitek) eta hauek era autonomoan kudeatzen dira, Goizperko zerbitzu batzuen laguntzaz. partaidetuetan egiten da. Produktu bioziden eta formulazio aurreratuen ikerketa egiten da bertan. Taldeak hiru jarduera ditu baina Goizper S.Coop-en (Antzuolan) bi nagusiak garatzen dira: • Ihinztadura. Eskuzko ihinztagailu eta hautseztagailuen diseinu, fabrikazio eta komertzializaziora zuzendutako negozioa da eta, besteak beste, nekazaritza, lorezaintza, industria, eraikuntza, garbiketa, pest control eta bektoreen kontroleko tratamenduetan ardazten da • Industriala. Potentzia transmititzeko osagaiak eta soluzio pertsonalizatuak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu:frenoak, enbrageak, biraketa sistemak, espekak, jasogailuak... Taldeko hirugarren negozioa Bioteknologia, Antzuolatik kanpo dago, bi enpresekin |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Lan-hizkuntza Hizkuntza politika Estrategia |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia |
Hizkuntza politika |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua