|
Erakundea: Sorland Komunikazio Agentzia Sektorea: Zerbitzuak Langile kopurua: 6-20 www: https://sorland.eus/ Kontaktuaren izena: Maialen Odriozola Martija Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: maialen@sorland.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 96 67 16 |
| Hitz gakoak Hornitzaileak Lan-hizkuntza |
| Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak 5-Kanpo-harremanak |
| Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak 3-Pertsonak |
Hornitzaileen zerbitzuetan euskararen erabilera sustatuHornitzaileen hizkuntza-jardunean eragiten dugu euskarazko zerbitzua gero eta zabalagoa izan dadin, interlokuzio euskalduna eta euskarazko komunikazioa eskatuz.Horrez gain, SORLANDARRON jokatzeko moduan (hau langile guztioi banatu zitzaigun printzipioen adierazpena da eta langile berriei hasi bezain pronto ematen zaie). Honako puntua ageri da: 19. Euskaraz bizi eta lan egingo du. Euskara naturaltasunez eta egoki erabiliko du eguneroko lanean, ahoz zein idatziz, eta horretarako eskura dituen tresnak baliatuko ditu. Lantaldeko kideekin euskaraz arituko da eta kanpoko hornitzaileekin ere euskararen erabilera sustatuko du, hornitzaile euskaldunak lehenetsiz edo hornitzaileak euskalduntzeko neurriak bultzatuz. Horri esker, hornitzaile batek euskaraz aritzeko gaitasuna duen langilea kontratatu du eta beste batekin su-itzalgailuetako informazioa euskaraz ere eskaintzea adostu dugu. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua