Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Eika S. Coop.

Euskara planaren 25. urteurreneko bideoa

Erakundea: Eika S. Coop.
Sektorea: Industria
Langile kopurua: + 251
www: www.eika.es
Hitz gakoak
Neurketa eta jarraipena
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskara planaren 25. urteurreneko bideoa

Helburua: Eikan 25 urtean lana euskalduntzeko egindako ahalegina balioan jartzea.

- Egindako ahalegina aitortzeko.

- Gaur egungo lorpenak kudeaketaren ondorio direnaren kontzientzia lantzeko (ez da naturalki gertatzen).



Bideoaren gidoia egiteko, euskara planaren mugarriak identifikatzeko ariketa egin zen Euskara Batzordean, eta emaitza izan da modu labur bisual batean Eikaren euskara planaren ibilbidea bideo batean jasotzea.

Horretarako, Eikako langile baten ohiko lanegun bat irudikatu da, kooperatibara iristen denetik egunean bertan ateratzen denera arte. Horrela, harrera, lan tresnak, bilerak, lankideekin harremanak... hainbat egorera eta baliabide islatzen dira, eta modu erraz batean ikusarazten da bi minututan Eikak euskara arloan 25 urtetan zehar egin duen ibilbidea.




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua