|
Erakundea: EHU -Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Sektorea: Hezkuntza Langile kopurua: + 251 www: https://www.ehu.eus/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/ Kontaktuaren izena: Unai Tamayo Orbegozo - Euskara Dekanordea- Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: unai.tamayo@ehu.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 946013603 |
| Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea Langileen euskararen erabileraren areagotzea |
| Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
| Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak 3-Pertsonak |
PANTAILALDIAPantailaldia: Pantailak Euskaraz erabiltzeko sustatzen duen egitasmo kolektibo bat da. Euskarazko ikus-entzunezkoen (ordenagailuetako sarbidea, sare sozialak eta abar) kontsumoa eta ekoizpena eragiteko kanpaina bideratu genuen, ikasle, irakasle eta AZP kideen artean. Parte hartu zutenen artean, 100 eurotako bonoak sosketatu genituen.Kanpaina hau Euskaraldiarekin batera egin zen, euskararen ahozko erabilpena indartzeko gauzatzen den egitasmo zabalagoa den horrekin bat eginik. Parte hartzaileek euskaraz haien euskarazko baliabideen zein bizipenak sare sozialetan #pantailaldia traola erabiliz partekatu zituzten. Ekimenaren bidez pantailen munduan euskarak dituen gabeziak (ordenagailu zein mugikorren sarbidean, telebista eta irrati, streaming plataformetan, zineman, etab.) azaleratu nahi izan zen. |
![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua