Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA S.L.

Euskara lan-hizkuntza gisa eguneroko jardunean

Erakundea: GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA S.L.
Sektorea: Hezkuntza
Langile kopurua: 1-5
www: https://garaiaos.eus/
Kontaktuaren izena: Ainhoa Lauzirika Basaguren
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: a.lauzirika@garaiaos.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 614 02 12 91
Hitz gakoak
Hizkuntza politika
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskara lan-hizkuntza gisa eguneroko jardunean

Zer da? Zertan datza?

Erakundeko langile guztiek euskaraz lan egiteko gaitasuna dutenez, eguneroko barne-komunikazioa euskaraz egiten da: bilerak, ahozko harremanak, posta elektronikoa eta laneko dokumentazioa. Kanpo-harremanetan, berriz, solaskidearen hizkuntza-gaitasunera egokitzen da komunikazioa.

Nondik dator?

Erakundearen hizkuntza-politikatik eta langileen hizkuntza-gaitasunetik. Helburua da euskara lan-hizkuntza naturala izatea, eguneroko jardunean normaltasunez erabiliz.

Zeintzuk dira onurak, lortu diren emaitzak?

• Euskararen erabilera eguneroko lan-dinamikan erabat normalizatuta dago.

• Langileen arteko komunikazioa arina eta naturala da.

• Kanpo-harremanetan malgutasuna mantentzen da, komunikazio eraginkorra bermatuz.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua