Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA S.L.

Hizkuntza-politika eta euskara-plana erakundearen kudeaketan integratzea

Erakundea: GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA S.L.
Sektorea: Hezkuntza
Langile kopurua: 1-5
www: https://garaiaos.eus/
Kontaktuaren izena: Ainhoa Lauzirika Basaguren
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: a.lauzirika@garaiaos.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 614 02 12 91
Hitz gakoak
Hizkuntza politika
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Hizkuntza-politika eta euskara-plana erakundearen kudeaketan integratzea

Zer da? Zertan datza?

Erakundeak hizkuntza-politika eta euskara-plana ditu, euskararen erabilera sustatzeko helburuak, irizpideak eta jarduerak jasotzen dituztenak. Dokumentu horiek erakundearen ohiko kudeaketaren parte dira.

Nondik dator?

Bikain ziurtagiria lortzeko egindako lanaren baitan garatu zen, eta ondoren erakundearen kudeaketa-sisteman txertatu da.

Zeintzuk dira onurak, lortu diren emaitzak?

- Hizkuntzen kudeaketa modu planifikatuan egiten da.

- Langile guztiek hizkuntza-irizpide berak ezagutzen dituzte.

- Euskararen erabilerak jarraikortasuna eta egonkortasuna lortu ditu.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua