|
Erakundea: GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA S.L. Sektorea: Hezkuntza Langile kopurua: 1-5 www: https://garaiaos.eus/ Kontaktuaren izena: Ainhoa Lauzirika Basaguren Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: a.lauzirika@garaiaos.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 614 02 12 91 |
| Hitz gakoak Sortze-hizkuntza Estrategia |
| Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 6-Kudeaketa-sistema |
| Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia |
Dokumentazioa lehenik euskaraz sortzeaZer da? Zertan datza?Erakundean sortzen den barneko eta kanpora zuzendutako dokumentazioa, ahal den guztietan, lehenik euskaraz prestatzen da. Dokumentua beste hizkuntza batean ere behar denean, euskarazko bertsioa hartzen da oinarritzat. Nondik dator? Erakundearen hizkuntza-politikatik eta euskara-planetik dator praktika hau. Euskarari lan-hizkuntza izaera emateko eta eguneroko jardunean modu naturalean erabiltzeko helburuz ezarri zen. Erakundearen hizkuntza-politikan, euskara-planean eta hizkuntza-irizpideetan jasota dago dokumentazioa, ahal den neurrian, lehenik euskaraz sortzea eta, beharrezkoa denean, ondoren beste hizkuntzetara egokitzea. Erakundea sortu zenetik dokumentazioa euskaraz sortzea izan da lan egiteko irizpidea. Ondoren, hizkuntza-politika eta euskara-plana garatzearekin batera, praktika hori formalizatu eta sistematizatu egin da. Zeintzuk dira onurak, lortu diren emaitzak? - Euskara dokumentazioaren jatorrizko hizkuntza bihurtu da. - Dokumentuen kalitatea eta terminologia bateratua bermatzen dira. - Langileek euskara modu naturalean erabiltzen dute dokumentuak prestatzean. - Itzulpenen beharra soilik beharrezkoa den kasuetara mugatzen da. Bikain ziurtagiriaren ebaluazioan jasotako emaitzek eta aldizkako euskara-planaren jarraipenak praktika honen ezarpena eta jarraipena egiaztatzen dituzte. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua