Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

IKERLAN S.COOP

Hizkuntzaren kudeaketa erakundetzea: organoak euskara planaren jabe

Erakundea: IKERLAN S.COOP
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: + 251
www: https://www.ikerlan.es/eu
Kontaktuaren izena: Xabier Sagartzazu
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: xsagartzazu@ikerlan.es
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 712 400
Hitz gakoak
Lan-hizkuntza
Hizkuntza politika
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Hizkuntzaren kudeaketa erakundetzea: organoak euskara planaren jabe

IKERLANeko Euskara Planak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Lehen diagnostikoarekin batera, euskara eskolak jarri ziren martxan. Orduko eta gaurko errealitatea oso bestelakoak izanda ere, erronka nagusiak berberak dira: euskararen erabilera bultzatzea eta lan mundua (kasu honetan, ikerketarena: erdara gailentzen den sektorea) euskalduntzen alea jartzen jarraitzea.

2016an planak urrats garrantzitsu bat eman zuen, eta sistematizazio faseari hasiera eman zion: hausnarketa sakon bat abiarazi zen, "Euskara Plana norena da?" galderari erantzuteko. Horren emaitza, besteak beste, Planaren misioaren birformulazioa eta lan-ildoen definizioa izan ziren.

Euskara Planaren azken bi epealdietan lau-lan ildo jorratu dira, eta kooperatibako organoek dute haien garapen eta jarraipenaren ardura. Azpimarratzekoa da, gainera, Euskara Plana ez dagoela soilik kooperatibako organo sozialen ardurapean, arlo exekutiboaren egitekoetan ere txertatzen baita. Zehazki, hauek dira lan-ildoak eta organo arduradunak:

1. EUSKALDUNEN EUSKARAREKIKO LEIALTASUNA (Kontseilu Soziala)

2. EREDUGARRITASUNA (Batzorde Betearazlea, Kontseilu Soziala eta Zuzendaritza Kontseilua)

3. EUSKARAREN ULERMENA OROKORTZEA (Zuzendaritza Kontseilua)

4. IKERLAN GIZARTEAN (Zuzendaritza Kontseilua)



Hirugarren lan-lerroari aipamen berezi bat egiteak, gainera, merezi du. Euskara formazioa presente egon da hasieratik, eta zuzendaritzak bere gain du haren sustapena eta jarraipena. Egun, plantillaren %5 inguruk jasotzen ditu euskara eskolak, eta Pertsonen sailetik ahalmen berezia ipintzen da, batez ere lanpostu gakoak betetzen dituzten pertsonen kasuan, trebatzeko baliabideak eskaintzen. Hau hizkuntza eskakizunetan ere araututa dago.




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua