Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Izarraitz Lanbide Heziketa LHII

Euskara lehen hitzetik: irizpide partekatuak, kultura partekatua

Erakundea: Izarraitz Lanbide Heziketa LHII
Sektorea: Hezkuntza
Langile kopurua: 21-100
www: https://www.izarraitz.eus/
Kontaktuaren izena: Janire Gorriti Perez
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: normalkuntza@izarraitz.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943852174
Hitz gakoak
Hizkuntza politika
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskara lehen hitzetik: irizpide partekatuak, kultura partekatua

Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIk "Euskararen Hizkuntza Irizpideak" dokumentua landu eta klaustroan onartu du, euskararen erabilera ikastetxeko jardun osoan modu bateratuan txertatzeko.



Dokumentuak irizpide argiak jasotzen ditu barne-komunikazioan, kanpo-harremanetan, familiekin eta enpresekin egiten diren harremanetan, dokumentazioan, prestakuntzan, webgunean, sare sozialetan, seinaleztapenean eta hezkuntza-jardueran. Oinarri nagusia da euskara lanerako, harremanetarako eta zerbitzu publikorako hizkuntza naturala izatea.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua