Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

AIURRI ERROITZ

Euskarara hurbiltzeko teknikak on line albisteetan

Erakundea: AIURRI ERROITZ
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: 6-20
www: Aiurri.eus
Kontaktuaren izena: JON ANDER UBEDA
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: andoain@aiurri.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 605718039
Hitz gakoak
Bezeroen euskararen erabilera areagotzea
Produktu eta zerbitzuak
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
2-Bezeroak

Euskarara hurbiltzeko teknikak on line albisteetan

TOKIKOM hedabideekin lankidetzan, euskarazko izenburua eta sarrera ondo ulertze aldera, hainbat hizkuntzara itzul daiteke albistean bertan.



Bestalde, albisteak bere osotasunean entzuteko aukera dago ahots sistema garatuaren bitartez. Ulermena garatzeko gakoa izan daiteke. Aiurri.eus webguneko albisteak irakurri ez ezik entzungai daude. Podcast-en garaian, eduki entzungarri asko sortzen ari da. Izango da, beraz, Aiurri.eus webguneko erreportajeak edo elkarrizketak entzuteko aukera baliatu nahi duena, adibidez, sukaldean lanean ari den bitartean. Irakurtzeko zailtasunak izan ditzakenari begira ere, aukera berria abantailatxoa da. Zer esanik ez, euskara ikasten ari direnentzat albiste ona dela. Entzumena lantzeko aukera paregabea baita.



Adibide bezala sar zaitezte edozein link-etara eta eskuinaldean entzun botoia klikatu eta hor bi ahots ezberdin dituzu aukeran eta ondoan itzuli botoia eta hori hainbat hizkuntzara itzul daitezke titulua eta sarrera.
https://aiurri.eus/andoain/1782804066005-bertso-saio-bikaina-egin-dute-lujanbiok-laburuk-iguaranek-eta-eganak-kaletxikin





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua