Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

EH KOM KOOP. S.

Euskara batzordea eta Bai Euskarari ziurtagiria

Erakundea: EH KOM KOOP. S.
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: 1-5
www: https://ehkom.eus
Kontaktuaren izena: Beņat Azkargorta Mintegi
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: info@ehkom.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: +34 665752129
Hitz gakoak
Euskara batzordea
Neurketa eta jarraipena
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia
10-Emaitzak

Euskara batzordea eta Bai Euskarari ziurtagiria

Urtero, Bai Euskarari elkartearen eskutik, hizkuntza-politiken eta -praktiken azterketa egin eta ziurtagiria berrizten da. Ziurtagiria izateak eta publikoki komunikatzeak erakusten du enpresarentzako euskarak garrantzia duela eta bere lekua duela bermatzeko urratsak hartzen dituela. Horrez gain, urtero diru-kopurutxo bat ematen zaio Bai Euskarari elkarteari lan-munduan euskara sustatzeko.



Horrez gain, kooperatibaren jardunean euskararen presentzia eta osasuna bermatzeko periodikoki biltzen den Euskara Batzordea sortu dugu. Bertan, euskararen egoera eta askotariko tresnak ebaluatu eta hobetzeko ekimenak proposatzen ditugu.

Batzorde horri esker, adibidez, hornitzaile bat aldatu dugu euskaraz zerbitzua eskaintzen zuen beste baten ordez, gure lantokiko hizkuntza-paisaia hobetu, edota software edo tresna ofimatikoak euskararatzeko hautua egin dugu.

Ondorengoak izan daitezke Euskara Batzordeko gai-ordenean eztabaidatzen ditugun gaiak:

- Hornitzaileak

- Bikain ziurtagiria

- Euskararen zuzentasuna gure dokumentuetan

- Webgunea eta sare sozialak

- Proiektuak / Bezeroak



Atxikita Bai Euskarari elkartearen ebaluaketa-fitxa eta urteko helburu proposamena biltzen dituen txostena.

 
https://baieuskarari.eus/




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua