|
Erakundea: NEIKER. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 1-5 www: https://neiker.eus |
| Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Harrera Lan-Tresnak |
| Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
| Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Oinarrizko hiztegitxoa euskarara hurbiltzekoNEIKERen pertsonen joan-etorria etengabea da, eta aldiro hainbat arlotan adituak diren profesional berriak hartzen ditugu. Harrera-protokoloaren bidez, NEIKEReko hizkuntza-irizpideen berri ematen zaie, eskuragarri dituzten prestakuntza-baliabideak azaltzen dira eta galdetegi baten bitartez haien euskararen ezagutza eta erabilera-maila ezagutzen ditugu.Ezagutza eta erabilera-maila baxua duten pertsonengan pentsatuz, eguneroko lanean erabilgarriak diren hitzekin osatutako oinarrizko hiztegitxo praktikoa sortu genuen. Helburua euskarara lehen hurbilketa erraztea eta pertsona berriei tresna erabilgarri eta irisgarri bat eskaintzea da. Ondoren, hiztegitxoari NEIKEReko irudi korporatiboa eman genion, eta formatu digitalean zein paperean argitaratu genuen. Hasierako helburua pertsona berriei baliabide bat eskaintzea bazen ere, Euskara Batzordeak ekimena erakunde osora zabaltzea erabaki zuen. Horretarako, hiztegitxoa eskuz esku banatu zen langileen artean, euskararen erabilera sustatzeko mezuarekin lagunduta. Horrela, hiztegitxoa harrera-protokoloaren osagarri erabilgarria izateaz gain, euskararen erabilera sustatzeko eta sentsibilizazioa lantzeko tresna ere bihurtu da. Etorkizunera begira, paperezko aleak pertsona berriei harrera-prozesuan banatzen jarraituko da eta, aldi berean, bertsio digitala intranetean mantenduko da lankide guztien eskura. Horrela, ekimenaren eragina ez da une jakin batera mugatuko; erakundearen eguneroko jardunean txertatutako baliabide iraunkor bihurtu da. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua