Erakundea: MUTUALIA Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: www.mutualia.eus |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Hizkuntza kalitatea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak 3-Pertsonak |
GLOSARIO BIZIAMutualiak hainbat berariazko termino ditugu eta horien erabilera estandarizatua egiteko helburuz sortu dugu glosario bizia. Microsoft 365ak eskaintzen dituen baliabideen artean, Microsoft List erraminta erabili dugu. Langile guztiei glosario biziaren jakinarazpena egin zaie erakundeko komunikazio plataforman argitaratutako albistean. Honela, langileek glosarioa uneoro dute eskuragarri plataforman bertan, eta gainera, noiznahi termino berriak gehitzeko aukera dute.Elkargune barne komunikazio plataforma. Microsoft List-en termino berriak gehitzeko esteka Gaur egun 250 terminotik gora ditugu bertan jasotan. |
![]() ![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua