Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

MUTUALIA

GLOSARIO BIZIA

Erakundea: MUTUALIA
Sektorea: Osasuna
Langile kopurua: + 251
www: www.mutualia.eus
Hitz gakoak
Barneko Komunikazioa
Hizkuntza kalitatea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
5-Kanpo-harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
2-Bezeroak
3-Pertsonak

GLOSARIO BIZIA

Mutualiak hainbat berariazko termino ditugu eta horien erabilera estandarizatua egiteko helburuz sortu dugu glosario bizia. Microsoft 365ak eskaintzen dituen baliabideen artean, Microsoft List erraminta erabili dugu. Langile guztiei glosario biziaren jakinarazpena egin zaie erakundeko komunikazio plataforman argitaratutako albistean. Honela, langileek glosarioa uneoro dute eskuragarri plataforman bertan, eta gainera, noiznahi termino berriak gehitzeko aukera dute.

Elkargune barne komunikazio plataforma.

Microsoft List-en termino berriak gehitzeko esteka



Gaur egun 250 terminotik gora ditugu bertan jasotan.






Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua