Erakundea: MUTUALIA Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: www.mutualia.eus |
Hitz gakoak Prestakuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
EUSKARA EZAGUTZATIK TREBAKUNTZARAHamar urtez baino gehiagoz euskara ikasteko aukera eskaini die Mutualiak bere langileei, era askotako aukerak eskainiz: taldeka, on-line, …Ibilbideak bere fruituak eman ditu eta euskararen ulermen eta ezagutza mailak gora egin du urte hauetan guztietan. Mutualiaren helburua da euskara ere lan hizkuntza izatea, eta horregatik, azken bi urteetan hausnarketa prozesu egin dugu, uste baitugu hizkuntza ezagutzeak ez dela nahikoa, langileak ahaldundu egin behar ditugu lanean euskara lan baliabidea izateko. Ondorioz, 2024-2025 ikasturtean ezagutzatik trebakuntzara egin dugu jauzia; talde murriztuetan eta ahal dela alor berdineko pertsonekin, aurrez aurreko eta on-line formatuan trebakuntza eskolak jarri ditugu martxan ondorengo ezaugarriekin: .- parte hartzaile kopurua mugatua da, gehienez 6 pertsona .- gutxieneko euskara maila izan behar dute parte hartzaileek (B1) .- ikasturteak gehienez 50 ordutako iraupena izango du, astero ordu eta erdiko saioak .- landuko den materiala eguneroko lanarekin harremana izango du. .- lan orduetan egingo da Aurten lehen urtea izan da eta egindako ebaluaziotik jasotako emaitzek adierazten duten oro har ikasleen balorazioa oso positiboa izan dela eta gehiengoak datorren ikasturtean jarraitzeko asmoa duela. Etorkizunean hobekuntzak ezarriko ditugu, hala nola, urte hasiera taldekako eta banakako helburuak ezartzea. Gainera, A0 edo A1 mailako langileentzako euskara ikasteko on-line formakuntza eskaini zaie, eta Mutualiako langile guztientzako enpresa itunak eskaintzen dituen aukerak. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua