Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

MUTUALIA

KOMUNIKAZIO ETA ASISTENTZIA ZIRKUITO ELEBIDUNAK

Erakundea: MUTUALIA
Sektorea: Osasuna
Langile kopurua: + 251
www: www.mutualia.eus
Hitz gakoak
Kanpo-harremanak
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
5-Kanpo-harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
2-Bezeroak

KOMUNIKAZIO ETA ASISTENTZIA ZIRKUITO ELEBIDUNAK

Mutualiak identifikatuta ditu zein komunikazio edota asistentzia zirkuito dituen bai pertsona fisikoekin, baita pertsona juridikoekin ere. Horiek elebidunak izan daitezen berariazko lanketa bat jarri zuen martxan:

1.- langileei inkesta bat bidali zitzaien galdetuz ea hirugarren batekin euskaraz komunikatzeko gai ziren edo ez jakiteko.

2.- Komunikazio eta asistentzia zirkuitoen informazio bilketa, alor bakoitzak zituen zirkuituak aztertu (norekin duen hartu-emana, zein komunikazio kanal erabiltzen den, zein maiztasunekin, etab.)

3.- Zirkuituak eta horietan parte hartzen duten pertsonen komunikazio gaitasunaren uztarketa. Semaforo sistema ezartzen da zirkuitu bakoitzean.

4.- Urteroko jarraipena. Alor bakoitzak zer ekintza burutzen dituen aztertzen da.





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua