Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

MUTUALIA

e-Korrika

Erakundea: MUTUALIA
Sektorea: Osasuna
Langile kopurua: + 251
www: www.mutualia.eus
Hitz gakoak
Barneko Komunikazioa
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

e-Korrika

Mutualian euskararen sustapenerako hainbat ekimen egin ditugu azken hamarkadan. Horietako bat eKorrika da; dagoeneko lau edizio egin ditugu. 2017. urtean Korrikaren 20 edizioa ospatu zen eta korrikaren sortzaileak omendu zituzten, horietako bat Urtsa Errazti, Mutualiako presidentea. Gurean ere omenaldia egitea erabaki genuen eta eKorrika egitasmoa sortu genuen, euskara eta lana mundua uztartuz. eKorrikaren lekukoa mezu elektronikoa izan da edizio guztietan. Lehenengoan, Urtsak berak idatzi zuen mezua, eta ondoren gure informatika alorrak enkriptatu egin zuen. Ondoren, 11 langileri bidali genien mezua eta hauek beste horrenbesteri, mezua (lekukoa) langilez langile pasatuz joan zen. Azken egunean lekukoaren mezua desenkriptatuta bidali zitzaien langile guztiei.

Bigarren edizioan lekukoarekin egitekoa aldatu genuen. Lehendabiziko mezuan ipuin hasiera bat idatzi zuen Mutualiako Kudeatzaile Nagusiak eta ondoren, lekukoa jasotzen zuenak bi eginbehar zituen, batetik ipuina jarraitzea (nahi zuena edukia gehituz) eta bestetik hurrengo lankideari bidaltzea. Korrikaren 21. edizioa izan zenez eta langile guztiek parte hartzeko aukera eskaini nahi genuenez, 21 ibilbide ezberdin sortu ziren. Azkenik ibilbide guztietatik bat aukeratu genuen eta hainbat pertsona esanguratsuri bidali genien, bakoitzak bere amaiera emateko. Dena bildu, lankide batek ilustratu eta paperezko eta digital formatuan jaso genuen egindako lana.

Hirugarren edizioan langileei azken mezua idazteko aukera eman zitzaien. Korrika hasi zen egunean, "e-korrika@mutualia.eus" erabiltzaileak Mutualiako langile guztiei mezuak bidaltzen hasi zen (egun bakoitzean zentro batzuetako langileei, eta horrela egunez egun). Bertan e-korrikako mezua idazteko aukera izan zuten hartzaileek, Twitter (gaur egungo "X") formatuan, hau da 280 karaktere gehienez. Mutualiako bere lana eta euskara uztartu behar zituen, bizipen, nahi, itxaropen, ...).

Azken egunaren ondoren, gure komunikazio plataforman mezu guztiak argitaratu ziren.

Laugarren e-Korrikaren edizioan, aurreko guztietan bezala, langile guztiek jaso zuten lekukoa (e-post). Kasu honetan ere mezuan zeregina aipatzen zen; Mutualia, euskara edota Korrikarekin zerikusia zuen hitz bat formulario batean idaztea. Behin Korrika bukatzean, hitz horiek guztiak pilatu eta epe jakin batean e-Korrikako mezua idatzi behar zuten, e-Korrika eta Korrikan zehar jasotako gutxieneko hitz kopuru bat erabiliz. Mezuak norberak nahi zuen formatua izan zezakeen: izan idazkia, izan komikia, izan bertsoa, izan poema,…



Edizio guztietan egindako lanaren memoria egiten da, langileen artean zabaltzeko eta baita AEK-KORRIKAri helarazten zaio ere.



Etorkizunean, agian e-Korrika egitasmoa enpresa arteko egitasmo bilakatu daiteke.
https://indd.adobe.com/view/65f0067e-6b6d-4bc8-8943-d4a84a88d0df





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua