Erakundea: FAGOR ARRASATE Sektorea: Industria Langile kopurua: + 251 www: https://fagorarrasate.com/eu/ Erakundearen jardueraren deskribapena: Automobilaren sektorerako prentsa mekaniko eta hidraulikoak fabrikatu eta diseinatzen ditu, estanpazio osoen sistemak, transfer prentsak, prentsen linea robotizatuak, press hardening, eta forja; zeharkako mozketa, luzetarakoa, konbinatuak eta multiformatua; tentsio baxuko galbanizatu edo zapalak; pieza metalikoen konformazioaren sistema bereziak, bandaren perfilatua, perfilatu malgua, rotor-estator mozketen ekipoak, molde eta beste ekipo asko. FAGOR ARRASATEn materialen konformazioari (altzairua, aluminioa eta konposatuak) aplikatutako ikerketa industrialeko proiektuak ere egiten ditugu. Gainera, transferizazioko manipulatzaileen zein elementuen garapenean ere egiten dugu lan, robotikan, makinen ekoizpena eta energia optimizatzeko funtzionalitate berrietan eta mantentze lanetan sistema ziberfisikoak eta datu analisiak integratuz. Era berean, ibilgailuak arintzera bideratutako ekoizpen prozesuen eremuan ikertzen dugu, baita lerro zuriko etxetresna elektrikoen kabineteetan hobekuntzak egiten ere, beste batzuen artean. |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Lan-hizkuntza Hizkuntza politika Estrategia |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia |
Hizkuntza politika: hizkuntza aniztasunaren kudeaketa. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua