Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

FAGOR ARRASATE

Hizkuntza politika: hizkuntza aniztasunaren kudeaketa.

Erakundea: FAGOR ARRASATE
Sektorea: Industria
Langile kopurua: + 251
www: https://fagorarrasate.com/eu/
Erakundearen jardueraren deskribapena: Automobilaren sektorerako prentsa mekaniko eta hidraulikoak fabrikatu eta diseinatzen ditu, estanpazio osoen sistemak, transfer prentsak, prentsen linea robotizatuak, press hardening, eta forja; zeharkako mozketa, luzetarakoa, konbinatuak eta multiformatua; tentsio baxuko galbanizatu edo zapalak; pieza metalikoen konformazioaren sistema bereziak, bandaren perfilatua, perfilatu malgua, rotor-estator mozketen ekipoak, molde eta beste ekipo asko. FAGOR ARRASATEn materialen konformazioari (altzairua, aluminioa eta konposatuak) aplikatutako ikerketa industrialeko proiektuak ere egiten ditugu. Gainera, transferizazioko manipulatzaileen zein elementuen garapenean ere egiten dugu lan, robotikan, makinen ekoizpena eta energia optimizatzeko funtzionalitate berrietan eta mantentze lanetan sistema ziberfisikoak eta datu analisiak integratuz. Era berean, ibilgailuak arintzera bideratutako ekoizpen prozesuen eremuan ikertzen dugu, baita lerro zuriko etxetresna elektrikoen kabineteetan hobekuntzak egiten ere, beste batzuen artean. 
Hitz gakoak
Barneko Komunikazioa
Lan-hizkuntza
Hizkuntza politika
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Hizkuntza politika: hizkuntza aniztasunaren kudeaketa.




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua