Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIA

Euskara plana kalitate sistema barneratu eta hizkuntza-irizpideak sistematizatzea

Erakundea: OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIA
Sektorea: Administrazio publikoa
Langile kopurua: 21-100
www: https://www.oarsoaldea.eus
Kontaktuaren izena: Aitziber Larrarte Arozena
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: alarrarte@oarsoaldea.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 494 129
Hitz gakoak
Hizkuntza politika
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskara plana kalitate sistema barneratu eta hizkuntza-irizpideak sistematizatzea

2006.urtean garapen agentziak iso 9001:2015 arauaren baitan, kalitate ziurtagiria lortu zuen. Urte mordoxka darama kalitate sistema zehazten, fintzen, hizkuntza-irizpideak zehazten, eguneratzen, neurtzen eta ekintza zuzentzaileak eta hurrengo urratsak zehazten.



Zeintzuk dira onurak, lortu diren emaitzak?

Kalitate sistema bat edukitzeak esan nahi du, egiten dugun guztia, prozesuetan zehaztua dugula. Zer egiten dugun, nola egiten dugun, zein tresnaren bidez, eta abar. Gure lan hizkuntza euskara izanik, barne prozesu guztiak euskara hutsean ditugu eta horrez gain, hizkuntza-irizpideen eskuliburuan zehaztuak dauden irizpideak, aparteko dokumentu batean eduki beharrean, irizpide mota bakoitza, dagokion prozesuan barneratua eta dagokion langile taldeari komunikatua izan da. Modu honetan, irizpideak eta politika, baita euskara plana ere, sistematizatzea dakar. Hau da, etengabeko hobekuntza ziklo batean sartua. Tarteka neurketak eginez, ahozko eta idatzizko erabileran, emaitzen baitan ekintza zuzentzaileak eta prebentzio ekintzak zehaztea dakar. Etengabeko urratsak emanez eta aurrera eginez.



Lanpostuen hizkuntza-eskakizunak ere zehaztuak ditugu.






Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua