Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

ALBERDI MEKANIZATU LANAK SL

Euskara enpresako balorea

Erakundea: ALBERDI MEKANIZATU LANAK SL
Sektorea: Industria
Langile kopurua: 21-100
www: www.alberdimek.eus
Kontaktuaren izena: AITZOL ALBERDI
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: aitzol@alberdimek.com
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943852970
Hitz gakoak
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskara enpresako balorea

Alberdi mekanizatu lanak SLek bere baloreetan horrela jasota du:



EUSKALDUNA: euskara norberaren hizkuntza izatea, eta laneko edozein arlotan errespetuz eta egoki erabiltzea ahoz nahiz idatziz, horretarako dauden tresnak egoki baliatuz. Euskararekiko sentiberatasuna eta konpromisoa ekintzen bidez erakusten duena.



Alberdik 2022an erabaki zuen Euskara planari hasiera ematea, hala ere, kontuan izan behar dugu sorreratik lana euskaraz egiten duen enpresa garela. Izan ere, euskaraz daude dokumentazio gehiena, errotuluak, euskaraz izaten dira lankideen arteko elkarrizketak eta e-mailak, lan bilerak euskaraz egiten ditugu… Egunerokotasunean euskara da gure hizkuntza, eta enpresan baloratu egiten da garapen elkarrizketetan.



Euskararen inguruko ekimenetan ere parte hartzen dugu, KORRIKA, EUSKARALDIA, EGUNEAN BEHIN…. Gure hizkuntzari, erabileraz gain, beste bultzada bat emateko asmoz.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua