Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

NEIKER. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea

Harrera linguistikoaren protokoloa

Erakundea: NEIKER. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea
Sektorea: Administrazio publikoa
Langile kopurua:
www: https://neiker.eus
Kontaktuaren izena: Eva Ugarte Sagastizabal
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: eugarte@neiker.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 944034300
Hitz gakoak
Langileei harrera
Hizkuntza politika
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
5-Kanpo-harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
10-Emaitzak

Harrera linguistikoaren protokoloa

Harreraren prozedura protokolarizatua dago NEIKERen; kudeaketa, kalitatea, osasun eta segurtasuna... eta langile heldu-berrien egunerokotasunean garrantzitsuak diren beste hainbat kontu argituz. Ongi etorria eta lehen kontaktua euskaraz edo ele bietan izatea bermatuta dago arduradunen ohituragatik. Hortik haratago, ekintza horri sendotasuna emateko harrera lingustikoaren protokoloa onartu eta abian jarri da.

NEIKERera tantaka tantaka formazio prozesuetan dagoen ikasle eta langile berri asko etortzen da. Espero da langile berri horietatik asko elebidunak izatea eta gai izango direla hizkuntza ofizial bietan aritzeko. Era berean, NEIKERera badatoz ere estatuko administrazioen eta bestelako erakundeen bidezko kontratuak dituzten kideak eta, oso gutxitan bada ere, ez euskaraz ez eta gaztelaniaz hitz egiten ez dakiten kideak ere.

Euskara eta gaztelania bi hizkuntza ofizialak direla eta euskara hizkuntza propioa dela azaltzeko une aproposa da harrera. Euskararen normalizazioaren alde lanean ari garela eta NEIKERen Hizkuntza Irizpideak ditugula azaltzeko aukera paregabea da hasierako etorrera. Baita langileek dituzten eskubide, betebehar, laguntza eta baliabide guztiak azaltzeko ere. Horretaz gain, lankide eta arduradunekin lan-harremanak euskaraz eraikitzeko gomendioa luzatu nahi da, horretarako baldintza egokiak ematen diren kasu guztietarako.

Langile heldu-berriek kontratua sinatu eta harrera prozedura egin ondoren, harrera egiteko ardura duten kideek langile heldu berri bat dagoela jakinaraziko diote euskara dinamitzaileari. Honek ongi-etorri mezua bidaliko dio galdetegi labur bat atxikita duela. Galdetegian gaitasun eta ohitura linguistikoen eta harreran euskararen inguruan jasotako informaziari buruz galdetuko zaie. Erantzun horien arabera mezu berri baten bidez NEIKERen euskararen inguruko eskubideak, betebeharrak, baliabideak eta laguntzak argituko zaizkie.

Praktika hau abian dagoenetik ikusi da hainbat langile heldu-berrik erantzun gabe uzten dutela mezua eta galdetegia. Horregatik, euskara dinamizatzailea ekin eta ekin arituko da galdetegi laburraren erantzuna jaso arte. Bide batez euskarak NEIKEReko langile guzti-guztiekin zerikusia duela eta NEIKERen euskararen normalizazioaren alde lanean sendo ari garela zabaldu nahi du bai Euskara Batzordeak eta baita Zuzendaritzak ere.




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua