Erakundea: Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: https://osakidetza.sharepoint.com/sites/CrucesEzkerraldea_Intranet/SitePages/eu/Home.aspx Kontaktuaren izena: Jabier Gomez Aginaga Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: javier.gomezaguinaga@osakidetza.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 946006016 Erakundearen jardueraren deskribapena: Pertsonen osasuna zaintzeko eta hobetzeko lan egiten dugu, pertsonen parte-hartzea kontuan hartuta, eta osasun-sistemarako eta gizarterako baliagarriak diren ezagutza eta berrikuntza sortzen dugu. Gure erakunde sanitarioak lehen mailako arretako hamaika unitate (Ezkarraldea eta Enkarterriak eskualdeak) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea hartzen ditu barne. Ospitalea Euskadiko konplexuena da eta, hortaz, artatzen ditugun herritarren ia erdia ez da gure erreferentzia eremukoa, Bizkaia osokoa, Euskadikoa edo Euskadiz kanpokoa baizik. Horrenbestez, oso espezializatuta dagoen arreta ematen dugu, arduraz eta profesionaltasunez; hori bakarrik da posible erakundea osatzen duen giza taldeari esker, zeina goi-mailako kualifikazioa eta prestakuntza duten profesionalek osatzen baitute. |
Hitz gakoak Langileei harrera Langileen euskararen erabileraren areagotzea Prestakuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 4-Pertsonen kudeaketa |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Egoiliar berrien harrera integrala: egoiliar berrien harrera eta beste erkidego batzuetako egoiliarrak euskararen inguruan sentsibilizatzeko eta oinarrizko prestakuntza emateko zirkuitu integralaEuskara Zerbitzuaren Harrera egoiliar berri guztiei, Sentsibilizazioa beste erkidego batzuetako egoiliarrentzat, eta Euskalduntze-eskaintza egokitua.Urtero 120 egoiliar berri inguru hasten dira prestatzen Ezkerralde Enkarterri Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan (gehienak medikuak, baina baita biologoak, psikologo klinikoak, farmazialariak eta erizain espezialistak ere), eta gehien-gehienak 4 urte emango dute gurekin. Horiei guztiei erakundeko hizkuntza-irizpideen berri eman behar zaie jardunean hasi orduko, baita gure hizkuntza-politikaren berri ere. Eta gainera, egoiliarren kopurua handitzen doa urtez urte, eta horixe izango da hemendik aurrerako joera. Bestetik, profesional berrien artean asko eta asko euskaldunak izan arren, %50 inguru EAEtik kanpokoak dira, beraz, euskaraz ezertxo ere ez dakite. Haiengana hurbiltzeko orduan, kontuan hartu behar da egoiliarrak prestakuntza-aldian dauden profesionalak direla, eta, hortaz, lan-jarduerez gain, ikastaro, tailer eta bestelako irakaskuntza jarduera asko badutela beren prestakuntza-ibilbidearen barruan eta aukeratutako espezialitatearen arabera. Ahaztu gabe, noski, nahitatez egin beharreko guardiak eta barne zein kanpo-errotazioak. Bestalde, egoiliar-aldia amaituta, hemen geldituko diren, jaioterrira itzuli edo beste ospitalera batera joango diren ere ez dute argi. Horren guztiaren ondorioz, euskara ohiko bidetik ikasteko zailtasun handi-handiak izaten dituzte. Horrenbestez, kolektibo horri erantzun bateratua eman behar zitzaiola iritzi genion, eta haien beharrizanak kontuan hartuta, Harrera integrala eskaintzeko zirkuitua abiarazi genuen 2017an, haien iradokizun eta balorazioei esker egokitzen joan dena. PROZEDURA Funtsean hiru urratsetan garatzen da: 1.- Euskara Zerbitzuaren Harrera egoiliar berri guztiei (Langileen Sailarekin eta Prestakuntza Espezializatuko Unitatearekin batera). Horretarako, egoiliar-aldian hasi aurretik, 6-12 lagunen arteko talde txikietan biltzen gara haiekin. Guztira, 12 bat saio izaten dira. 2.- Sentsibilizazio tailerra kanpoko egoiliarrentzat. Hiru orduko ikastaroa da, haien Irakaskuntza programan hautazko ikastaro gisa akreditatuta (Gurutzetako U. Ospitaleko Irakaskuntza Batzordeak onartua), euskararekiko lehen harremana erraztea eta parte hartzaileen interesa piztea xedez. 2017tik 2024ra, tailer horretan, guztira, 185 profesionalek parte hartu dute. 3.- Euskalduntze-eskaintza egokitua kanpoko egoliarrentzat. Gurutzetako U. Ospitalean bertan eta era semi-presentzialean eskaintzen da. Aurrez aurreko saioak eta tutoretzak arrasaldez izaten dira (lanorduz kanpo). 2024an, guztira 79 profesional ari dira ikasten, ospitalean martxan ditugun lau taldeetan (A1-A2-B1.1. eta B1.2.) HELBURUAK: 1. EEG ESIaren hizkuntza-irizpideen berri zuzena eta argia ematea lanean hasi aurretik egoiliar guztiei. 2. Euskararen inguruko informazio praktikoa ematea (paziente zein profesional elebidunen identifikazioa, euskara-agirien baliokidetza, prestakuntza/trebakuntza eskaintza orokorra, e.a.) profesional guztiei, eta bereziki, elebidunei. 3. Kanpotik datozen profesionalentzako edo euskaraz ezer ez dakitenentzako prestakuntza espezifikoa eskaintzea, egoiliar-aldiko 4. urtea amaitutakoan, B1 euskara maila egiaztatzeko. https://osieec.osakidetza.eus/blog/eu/protocolo-de-acogida-de-nuevos-residentes/ https://osieec.osakidetza.eus/formacion-especializada-cruces/eu/ |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua