Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Cáritas Bizkaia

Xuxurlatzaileak

Erakundea: Cáritas Bizkaia
Sektorea: Gizarte ekintza
Langile kopurua: 21-100
www: https://www.caritasbi.org
Kontaktuaren izena: Joseba Gaya Mandaluniz
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: jgaya@caritasbi.org
Kontaktuaren telefono zenbakia: 688847035
Erakundearen jardueraren deskribapena: Bizkaiko Caritasek Kristau Komunitate osoa laguntzen du bere dimentsio soziokaritatiboan. Boluntariotzan oinarrituta, konpromiso soziala, parte-hartzea eta sareko lana sustatzen ditu. Pertsonei laguntzen die gizarteratze-prozesuetan, haien itxaropena elikatu eta pertsona guztien eskubideen alde lan egiten du bizitza duina gara dezaten. Bidegabekeria sortzen duten kausak ikusarazten, sentsibilizatzen eta salatzen ditu, eta gizarte-eraldaketarako alternatibak proposatzen ditu.
Hitz gakoak
Barneko Komunikazioa
Lan-Tresnak
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

Xuxurlatzaileak

Xuxurlatzaileak

Caritas Bizkaiako langile oro ez da euskalduna, baina horrek ez du esan nahi konpromisorik ez dutenik. Bideratzaileen artean badaude gutxieneko euskara maila ez dutenak, bizpahiru, eta batzarrak euskaraz egiten ditugunez, xuxurlatzailearen laguntza izaten dute. Hau da, euskaraz gutxi ulertzen dutenentzako bat-bateko itzulpena egingo duen pertsona.

Xuxurlatzaileak, beharra dutenen kopuruaren arabera, modu batera edo beste batera itzuliko du batzarrean aipatzen den guztia. Laguntza behar duena bakarra bada, xuxurlatzailea ondoan eseri eta guztia itzuliko dio momentuan. Laguntza behar dutenak gehiago badira, itzulpena entzungailuen bidez jasoko dute.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

EUSKALITek tresna batean jaso ditu kudeaketa-praktika orokorrak, kudeaketa-gidak, kudeaketa-elementuak lantzeko gidak... Den-dena hemen duzu.

Erakundeen kudeaketa praktika orokorren bilatzailea

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua