Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Energiaren Euskal Erakundea

EEE taldearen euskarazko edukien dekalogoa

Erakundea: Energiaren Euskal Erakundea
Sektorea: Administrazio publikoa
Langile kopurua: 21-100
www: https://www.eve.eus/
Kontaktuaren izena: Nahikari Etxebarri
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: netxabarri@eve.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia:
Erakundearen jardueraren deskribapena: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da, 1982an ezarria Euskadin energia-estrategiak garatu eta proposatzeko, horniduraren bermean, kostuen lehiakortasunean, jasangarritasunean eta garapen teknologikoan oinarrituta.
Hitz gakoak
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Lan-hizkuntza
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
4-Pertsonen kudeaketa
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

EEE taldearen euskarazko edukien dekalogoa

Euskarazko dokumentazioa eta haren prozedurak EEE Taldean kudeatzeko hobekuntza-taldean, talde horren helburua da ELEBILDUAz erabili ohi den dokumentazioa erregistratzeko prozedura ezartzea, dokumentazio hori eguneratu, itzuli eta batera erregistratzen dela bermatzea,



1) Arlo/Sail bakoitzak ohiko dokumentazioa bilduko duen artxibo bat sortu du, gaztelaniaz, euskaraz edo ele bitan eskuragarri dauden zehaztuz (Excel orria).

Ereduak erantsi ahal izango dira (Pdf, Word), Arlo/Sail bakoitzeko pertsonek erabiltzeko.

H:\Formatos y fichas\Formatos Euskera Arlo/Sail bakoitza bere sare-unitatean.



2) EEE Taldeko pertsonek testuen kudeaketa ele bitan bermatzeko sistema ezarri du:

    2.1. Ahal den guztietan, dokumentazioa euskaraz idatzi eta sortzea, eta, ondoren, gaztelaniara itzultzea.

    2.2. Bideragarria ez den kasuetan, edukiak gaztelaniatik euskarara itzultzea.

    2.3. Lehentasunez, Eliak testu osoetarako eskaintzen duen itzultzaile neuronalaren tresna erabiliko dugu, formatua errespetatzen duena (www.elia.eus Elhuyarrek garatua eta pertsona bakoitzak bere erabiltzailea duena). Beste tresna batzuk ere badaude, hala nola ITZULI www.euskadi.eus webgunean.

    2.4. Gero, gure euskara teknikariaren gainbegiratzea izango dugu beti testuaren azken tratamenduan.

    2.5. Pertsona bakoitza arduratzen da lantzen dituen edukien prozesu osoa egiteaz (1. eta 2.1– 2.4 puntuak)



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua