Erakundea: Energiaren Euskal Erakundea Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 21-100 www: https://www.eve.eus/ Kontaktuaren izena: Nahikari Etxebarri Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: netxabarri@eve.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: Erakundearen jardueraren deskribapena: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da, 1982an ezarria Euskadin energia-estrategiak garatu eta proposatzeko, horniduraren bermean, kostuen lehiakortasunean, jasangarritasunean eta garapen teknologikoan oinarrituta. |
Hitz gakoak Langileen euskararen erabileraren areagotzea Lan-hizkuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 4-Pertsonen kudeaketa |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
EEE taldearen euskarazko edukien dekalogoaEuskarazko dokumentazioa eta haren prozedurak EEE Taldean kudeatzeko hobekuntza-taldean, talde horren helburua da ELEBILDUAz erabili ohi den dokumentazioa erregistratzeko prozedura ezartzea, dokumentazio hori eguneratu, itzuli eta batera erregistratzen dela bermatzea,1) Arlo/Sail bakoitzak ohiko dokumentazioa bilduko duen artxibo bat sortu du, gaztelaniaz, euskaraz edo ele bitan eskuragarri dauden zehaztuz (Excel orria). Ereduak erantsi ahal izango dira (Pdf, Word), Arlo/Sail bakoitzeko pertsonek erabiltzeko. H:\Formatos y fichas\Formatos Euskera Arlo/Sail bakoitza bere sare-unitatean. 2) EEE Taldeko pertsonek testuen kudeaketa ele bitan bermatzeko sistema ezarri du: 2.1. Ahal den guztietan, dokumentazioa euskaraz idatzi eta sortzea, eta, ondoren, gaztelaniara itzultzea. 2.2. Bideragarria ez den kasuetan, edukiak gaztelaniatik euskarara itzultzea. 2.3. Lehentasunez, Eliak testu osoetarako eskaintzen duen itzultzaile neuronalaren tresna erabiliko dugu, formatua errespetatzen duena (www.elia.eus Elhuyarrek garatua eta pertsona bakoitzak bere erabiltzailea duena). Beste tresna batzuk ere badaude, hala nola ITZULI www.euskadi.eus webgunean. 2.4. Gero, gure euskara teknikariaren gainbegiratzea izango dugu beti testuaren azken tratamenduan. 2.5. Pertsona bakoitza arduratzen da lantzen dituen edukien prozesu osoa egiteaz (1. eta 2.1– 2.4 puntuak) |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua