Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Gipuzkoako Futbol Federazioa

Eredugarritasuna lantzen lanpostu estrategikoekin

Erakundea: Gipuzkoako Futbol Federazioa
Sektorea: Kirola
Langile kopurua: 6-20
www: www.gipuzkoafutbola.eus/pnfg/
Kontaktuaren izena: Iņigo Letamendi Artetxe
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: iletamendi@gipuzkoafutbola.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943463022
Erakundearen jardueraren deskribapena: GFF 1918an sortu zen herrialdeko 4 futbol talderen ekimenez. Gaur egun milaka federatu eta herritar biltzen ditu bere inguruan, eta esan dezakegu gipuzkoar gehienengana heltzen dela, era batera edo bestera.
Gipuzkoako Futbol Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, berezko nortasun juridikoa du eta jarduteko gaitasun osoa. Kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak, kirol-elkarteak eta beste talde batzuk biltzen ditu, futbola edozein modalitate edo espezialitatetan egin, sustatu eta antolatzeko. Bere eskurantzez gain, eskuordeturik, administrazio arloko eginkizun publikoak ere betetzen ditu, eta kasu horretan Administrazio Publikoaren laguntzaile gisa aritzen da.
F.G.F.-G.F.F. futbolaren eta areto-futbolaren kirol-modalitateko jarduera eta lehiaketa ofizialak bultzatu, kalifikatu, baimendu, antolatu eta antolatzen ditu, bere lurralde-eremuan, Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Horrez gain, kanpoan egin ditzakeen jarduerak ere sustatzen ditu.
Hitz gakoak
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

Eredugarritasuna lantzen lanpostu estrategikoekin

Zer da? Zertan datza? Zuzendariei eta tarteko arduradunei zuzendutako saioak izan dira. Helburua da lidergo mota desberdinak aztertuta (kolaboratzailea, eraldatzailea, autoritarioa, abegikorra...) nork bere lidergo estiloaren inguruan hausnartzea eta lidergo mota egokietarako bidean urratsak egiten trebatzea (norbere burua ondo ezagutzeko teknikak, norbere ardurapeko langileek beharrak eta nahiak jasotzeko teknikak eta abar). Saioetan erabilitako adibideetan eta ariketetan, euren laneko ohiko egoerez gain, euskara planaren kudeaketarekin lotutako egoerak ere erabili dira.Batez ere haien  lanpostuetatik eredugarri izateko hausnarketak eta ereduak jarri dira praktikan, euskararen erabilerako lidergo eta eredu izan daitezen, bai Federazioak kanpoan dituen harreman eta erakustaldi zen jardunaldietan, bai eta langileen erabilgarritasunaren eredu izateko ere. 

Nondik dator? Arduradun zein zuzendarien egitekoen inguruan eta eredugarritasunerako baliabideen beharretatik abiatu zen proiektua. 

Zeintzuk dira onurak, lortu diren emaitzak? Saio hauen onurak, parte hartu duten zuzendari eta arduradunen praktikan eta eredugarritasunean oinarritzen da. Federazioko langileen aurrean eta langileekin euskaraz aritzean eredu eta elkarrizketa gehiago egiten dira euskaraz.

 



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua