Erakundea: Kurutziaga ikastola Sektorea: Hezkuntza Langile kopurua: 21-100 www: www.kurutziagaikastola.net Kontaktuaren izena: Idoia Marin Kortazar Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: imarin@kurutziagaikastola.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 946200822 Erakundearen jardueraren deskribapena: Kurutziaga Ikastola gurasoen kooperatiba da, Herri onura izaera duena, gizarte titularitatekoa, irabazi asmorik gabekoa, herrikoia, eta herriaren ekimenetik sortu dena. Kurutziaga Ikastola, Ikastolen Elkarteko parte da eta Ibaizabal Ikastolaren eskaintza (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) bere egiten du. Euskal Herriko beste hainbat herritan bezalatsu, Durangon ere 1960 hamarkada erditik aurrera hainbat guraso gazte eta euskaltzale biltzen dira, iganderoko jesuitetako euskarazko meza ondoren. Guraso euskaltzaleok biltzen hasi eta denbora gutxira hazia ereinez, 66-67 ikasturtean kurutziaga zinema zegoen sarrerako lonjetan, 14-15 neskato mutiko hasi ziren euskaraz jolasten, abesten, eta ikasten. Eskola alternatiboa sortu zen, Kurutziagaikastola. Ofizialki 1968ko otsailean jasotzen du hezkuntza jarduera aurrera eramateko baimena. Hortik aurrea hasiko da Kurutziagaren hazkundea, gelak sortzen hasi eta ume gehiago matrikulatuz ikastolan. Sorrerako gurasoek ikasle euskaldunak, pertsona kritikoak eta ekintzaileak lortzea zuten helburu. 1972 urtean Guraso Kooperatiba modura eratzen da Kurutziaga, orduan hainbat ikastolek hartutako eredutik. Herri izaerari lotutako antolaketa hartzen du lan modua Kurutziagak. Gaur egun, 0tik 16 urtera arteko hezkuntza eskaintza dauka eta 1087 ikasle ditugu. Hezkuntza formalaz gain, eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala ere badaukagu: kirolak, sormening, psikomotrizitatea, antzerkia, dantza... |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Hausnarketa soziolinguistikoa ikasleekinNondik dator?Hiztun-neurketen osteko emaitzen inguruko hausnarketa DBHko euskara batzordeko ikasleek bideratuta LH5etik hasi eta DBH4raino. Nondik dator? Hiztun-neurketak egiten genituen eta hauen sozializazioa emaitzen argitarapena eta gela barruko lanketara mugatzen zen. Ikasle nagusiagoen erabilera maila baxuagoa zenez, esanguratsuago iruditu zitzaigun hausnarketa hauen gidaritza DBHko ikasleen eskutik egitea, irakasleen ahotik entzun beharrean, beraiek baino nagusiagoak (kasu batzuetan adinkideak) diren gaztetxoen eskutik jasotzea informazioa eta hausnarketarako dinamika. Zeintzuk dira onurak, lortu diren emaitzak? Oso modu positiboan baloratua izan da ekintza hau, gure hizkuntzaren egoeraz jabetzeko eta kontzientzia hartzen joateko ekintza interesgarria delako. DBHko ikasleak txikiagoentzako euskararen erabileran erreferente izatea balio handia dauka. https://kurutziagaikastola.eus/bloga/euskara-taldeak-euskararen-erabileraren-inguruko-hausnarketa-egin-du-emaitzak-apur-bat-onera-egin-dutela-esan-daiteke/ https://kurutziagaikastola.eus/bloga/hizprok-eta-euskara-taldeak-ikasleen-arteko-euskararen-erabileraren-azterketa-eta-hausnarketa-egin-dute/ |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua