Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

ARAZI

Euskara, Arazik gizartearekiko duen konpromisoan barneratuta

Erakundea: ARAZI
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: 21-100
www: www.arazi.eus
Erakundearen jardueraren deskribapena: Kudeaketa, heziketa eta komunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu ARAZI-k. KUDEAKETA-ri dagokionez, Museo eta interpretazio zentroen kudeaketa eta dinamizazioa da ARAZI-ren lan lerro nagusia. Kultura, ingurumena eta turismoarekin loturiko ekipamenduak kudeatu eta dinamizatzen ditu integralki edo zenbaitetan, bisitariei arreta eta bitartekaritza eskaintzeaz arduratzen da. Ekitaldien antolaketa ere lan lerro honetan txertatzen da. Kultur eta kirol arloko ekitaldiak antolatzen ditu ARAZI-k. Negozio lerro honetan, erakunde publikoak dira bezero nagusiak, baita Fudazioak eta irabazi asmorik gabeko elkarteak ere. HEZIKETA-ri dagokionean, Eskola Agenda 2030, Haurren Hiria, unitate didaktikoen diseinu eta garapena, … hezkuntza komunitateari zuzendutako zerbitzuak dira. Erakunde publikoak eta ikastetxeak dira bezero nagusiak. KOMUNIKAZIO zerbitzuak bere zentzurik zabalenean eskaintzen ditu ARAZI-k. Aholkularitza eta komunikazio planak garatzeaz gain, ekintzen garapenaz ere arduratzen da, euskarri ezberdinetarako edukia eta diseinua, bai digitalean eta baita euskarri fisikoetan ere (web, ikusentzunezkoak, aldizkariak, etab). Marketin eta community manager zerbitzuak, ondarearen interpretaziorako diseinu eta seinaleztapen proiektuak ere burutzen ditu.  
Hitz gakoak
Gizartearekin konpromisoa
Integrazioa
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
4-Gizartea eta Ingurumena

Euskara, Arazik gizartearekiko duen konpromisoan barneratuta




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua