Erakundea: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: https://www.osakidetza.euskadi.eus/ Kontaktuaren izena: Gontzal LOPEZ LOPEZ Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: GONTZAL.LOPEZLOPEZ@osakidetza.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 945 00 60 29 Erakundearen jardueraren deskribapena: EAEko biztanleei asistentzia sanitarioa ematea |
Hitz gakoak Sortze-hizkuntza Estrategia |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia |
Osakidetzan testuak itzultzeko eta berrikusteko protokolo korporatiboaOsakidetzako Itzulpen Protokolo Korporatiboa erakunde osoan aplikatu beharreko protokoloa da. Bertan zehazten da, alde batetik, zein testu egon behar den elebitan eta zein euskara hutsean edo gaztelania hutsean, eta bestetik, nola sortu daitezkeen testuen eredu elebidunak edo nola eskatu behar den itzulpen- edo zuzenketa-lana.Osakidetzan hainbat testu sortzen dira, gehienbat gaztelania hutsean, eta gero itzultzeko eskaera egiten zaio zerbitzu-erakundeko euskara zerbitzuari. Osakidetzako zenbait zerbitzu-erakundetan egon izan dira euskara teknikariek landutako protokoloak, itzulpen-behar horiek dituztenek eskaerak nola egin behar dituzten zehazteko, baina orain arte ez da itzulpen protokolo korporatiborik egon. Protokoloaren bidez, lan-fluxu operatiboago bat sortzen ari gara dokumentazioa lantzeko prozesuetan, erakunde osoan irizpide berak modu bateratuan aplikatzeko. Helburua, beraz, Osakidetzako unitateetako eta zerbitzuetako langileak kontzientziatzen joatea da, testuak sortzeko prozeduretan gaztelaniaz eta euskaraz ere lan egin dezaketela konturatu daitezen, dokumentuen bi bertsioen ardura daukaten heinean. Horretarako laguntza ematen zaie euskara zerbitzuetatik, eta eskura dituzten tresnak erabiltzen laguntzen zaie (hasteko, Osakidetzaren euskarazko estilo-liburuan ezarritako terminologia eta itzultzaile neuronalak). |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua