Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia

Osakidetzan testuak itzultzeko eta berrikusteko protokolo korporatiboa

Erakundea: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia
Sektorea: Osasuna
Langile kopurua: + 251
www: https://www.osakidetza.euskadi.eus/
Kontaktuaren izena: Gontzal LOPEZ LOPEZ
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: GONTZAL.LOPEZLOPEZ@osakidetza.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 945 00 60 29
Erakundearen jardueraren deskribapena: EAEko biztanleei asistentzia sanitarioa ematea
Hitz gakoak
Sortze-hizkuntza
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Osakidetzan testuak itzultzeko eta berrikusteko protokolo korporatiboa

Osakidetzako Itzulpen Protokolo Korporatiboa erakunde osoan aplikatu beharreko protokoloa da. Bertan zehazten da, alde batetik, zein testu egon behar den elebitan eta zein euskara hutsean edo gaztelania hutsean, eta bestetik, nola sortu daitezkeen testuen eredu elebidunak edo nola eskatu behar den itzulpen- edo zuzenketa-lana.

Osakidetzan hainbat testu sortzen dira, gehienbat gaztelania hutsean, eta gero itzultzeko eskaera egiten zaio zerbitzu-erakundeko euskara zerbitzuari. Osakidetzako zenbait zerbitzu-erakundetan egon izan dira euskara teknikariek landutako protokoloak, itzulpen-behar horiek dituztenek eskaerak nola egin behar dituzten zehazteko, baina orain arte ez da itzulpen protokolo korporatiborik egon.

Protokoloaren bidez, lan-fluxu operatiboago bat sortzen ari gara dokumentazioa lantzeko prozesuetan, erakunde osoan irizpide berak modu bateratuan aplikatzeko. Helburua, beraz, Osakidetzako unitateetako eta zerbitzuetako langileak kontzientziatzen joatea da, testuak sortzeko prozeduretan gaztelaniaz eta euskaraz ere lan egin dezaketela konturatu daitezen, dokumentuen bi bertsioen ardura daukaten heinean. Horretarako laguntza ematen zaie euskara zerbitzuetatik, eta eskura dituzten tresnak erabiltzen laguntzen zaie (hasteko, Osakidetzaren euskarazko estilo-liburuan ezarritako terminologia eta itzultzaile neuronalak).

 



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua