Erakundea: Osakidetza Zuzendaritza Nagusia Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: https://www.osakidetza.euskadi.eus/ Kontaktuaren izena: Gontzal LOPEZ LOPEZ Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: GONTZAL.LOPEZLOPEZ@osakidetza.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 945 00 60 29 Erakundearen jardueraren deskribapena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia arduratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zerbitzu publikoa kudeatzeaz. Funtzio nagusiak honako hauek dira: Osasun-zerbitzuak ematea: Lehen mailako laguntza eta laguntza espezializatua eskaintzea, eta osasuna sustatzeko, gaixotasunak prebenitzeko eta errehabilitatzeko programetan parte hartzea. Eskubideak eta betebeharrak bermatzea: Erabiltzaileei beren eskubideak eta betebeharrak erabat gauzatzeko beharrezko baldintzak ematea, informazioa eta arreta pertsonalizatzea hobetuz. Irakaskuntza eta ikerketa sustatzea: Osasun-zientzietako irakaskuntza eta ikerketa-jarduerak sustatzea, unibertsitate eta erakunde eskudunekin lankidetzan. Langileen prestakuntza: Pertsonal sanitarioaren eta ez-sanitarioaren prestakuntza eta jakintzaren eguneratzea sustatzea. Osasun-baliabideen garapena: Osasun-baliabideak garatzeko ekintzak eta programak ezartzea, beste erakunde batzuekin lankidetzan. Laburbilduz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak kalitatezko osasun-arreta bermatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztientzat eskuragarri egongo dena. |
Hitz gakoak Gizartearekin konpromisoa Lan-Tresnak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak 4-Gizartea eta Ingurumena |
Terminologia OsakidetzanOsakidetzak urteak daramatza osasun-alorreko euskarazko terminologiaren normalizazioan.Bai arlo klinikoan, bai beste arlo batzuetan (administratiboa, juridikoa, prestakuntza,...), terminologia ezarri beharra dago Osakidetzan, profesional sanitarioek zein Osakidetzako gainerako lanbideetako profesionalek asistentzia ematean sortzen dituzten testuetan eta erabiltzen dituzten aplikazioetan koherentzia eta estilo bera erabil dezaten. Gutxika-gutxika ari gara material terminologikoa jartzen profesionalen eskura eta material horiek erabiltzearen beharraz kontzientziatzen ere. Gainera, material horiek guztiak, Osakidetzako langileei eskaini ez ezik, beste erakunde batzuei ere lagatzen hasi gara (IZO, Elhuyar, UZEIren Euskalterm), egindako lanaren dibulgazioan laguntzeko, aurrerantzean behar duen pertsona ororen eskura egon dadin. Alde batetik, euskarara egokitzen eta erakundearen estazio klinikoetako estandar klinikoak baliozkotzen lan terminologiko handia egin da, hala nola GNS-10 (Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena) itzultzen. Sailkapen horri dagokionez, orain arte, 93830 terminotik 61133 termino baino gehiago itzuli eta berrikusi dira. NANDA, NOC eta NIC erizaintzako taxonomiak (70.000, 130.000 eta 300.000 termino, hurrenez hurren) ere itzuli dira, eta berrikusi ondoren, Osakidetzako Osanaia estazio klinikoan kargatu dira (NIC taxonomiako 123.000 termino oraindik kargatu gabe daude). Gainera, GNS 10ekin (3.700) lotuta, Lagunartekoak deritzen terminoak (diagnostiko ohikoenen zerrenda) erabat baliozkotuta eta historia klinikoan kargatuta daude. Bestetik, Osakidetzako euskarazko estilo-liburuaren eranskin gisa, hainbat zerrenda terminologiko finkatu eta zabaldu dira: Osakidetzako lanbide-kategoriak eta lanpostu funtzionalak, Osakidetzako Zuzendaritza eta Zuzendariordetzen izenak, Osakidetzako osasun-zentroen izenak, eta Sigla sanitarioak. Horrez gain, Osakidetzan, IVAPeko Terminologia Zerbitzuarekin eta Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordearekin lankidetzan, osasun-arloko hainbat espezialitatetako hiztegi eta glosario terminologikoak sortu eta argitaratu dira. Aditu eta teknikari taldeek 13 hiztegiren sorkuntzan parte hartu dute (bakoitzak 500 termino inguru ditu). Hiztegi horien terminoak Euskalterm terminologia-banku publikoan kontsulta daitezke: - Otorrinolaringologia - Nefrourologia - Nutrizioa eta dietetika - Hiesaren hiztegia - Gaixotasunen hiztegia - Traumatologia - Mendekotasuna - Osasun-arloko administrazioa - Farmakoak - Psikiatria - Oftalmologia - Bioetikoa - Ginekologia |
![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua