Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

MAIER

MAIERRALDIA

Erakundea: MAIER
Sektorea: Industria
Langile kopurua: + 251
www: www.maier.eus
Kontaktuaren izena: Koldo Kortabitarte
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: kolkor@maier.es
Kontaktuaren telefono zenbakia: 946259200
Erakundearen jardueraren deskribapena: Plastikozko piezen dekorazioan, eta automobilgintza-industriarako injekzio-molde konplexuak ekoizten ditugu. Honako teknologia hauekin lan egiten dugu, besteak beste: kromatua, pintura, laser-grabaketa eta hot-stamping.
Hitz gakoak
Barneko Komunikazioa
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Lan-hizkuntza
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

MAIERRALDIA

Euskararen Egunaren bueltarako, eta Euskaraldiko dinamikari jarraituz, MAIERRALDIA antolatzen hasi gara. MAIERRALDIA, Euskaraldia bezala, langileon hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da.

Aste betez lanean euskara gehiago erabiltzeko dinamika da, non Maierrerako propio sortutako txapak erabiltzen ditugun, bi rol ezberdinekin. Alde batetik “Nigaz euskaraz” eta beste aldetik “Zuk euskaraz, nik erdaraz egin arren” Txapa hauek lankide guztien esku jartzen ditugu eta nahi duenak, aste horretan, rol hori betetzen du.

Honez gain Maierraldiko egunetan lankideentzako online eguneroko bat ere sortzen dugu, non egunero hitz bat, gomendio bat, bitxikeria bat eta lehiaketa bateko galderak dauden. Galdera batzuk interes orokorrekoak dira eta besteak Maierren ingurukoak.

Dinamika honekin ditugun hizkuntza ohituretaz ohartzen gara eta euskara gehiago erabitlzeko ahalegina egiten dugu.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua