Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Zabaltzen Sartu Koop. Elk.

Euskara laneko hizkuntza izatea sustatu

Erakundea: Zabaltzen Sartu Koop. Elk.
Sektorea: Gizarte ekintza
Langile kopurua: 21-100
www: https://zabaltzensartu.org
Kontaktuaren izena: Yolanda Urzelai
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: yolandaur@zabaltzen.sartu.org
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943748597/603713846
Erakundearen jardueraren deskribapena: Zabaltzen Sartu lan elkarteko kooperatiba da, gizarte ekimenekoa eta irabazi-asmorik gabekoa. Bere xedea, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen inklusioa da. Horretarako hainbat zerbitzu martxan jartzen ditu, batez ere, banakako ibilbideak gauzatzeko tutoretzak eta lanerako prestakuntza, bitartekaritza eta orientazioa. Gure zerbitzuetan artaturiko pertsona da nagusi, bera baita zerbitzuaren erdigunea, berak ezartzen ditu bere helburuak eta hartzen ditu behar dituen erabakiak. Gure lana, laguntza-lan bat da, beti ere pertsonak propio eskatzen badu. Lan honetan ez gaude bakarrik, ondorengo hiru erakundeekin partekatzen baititugu proiektuak eta egiteko moduak: Erroak, Sartu Alaba eta Gaztaroa. Laurok Sartu taldea osatzen dugu. Hiru arlo nagusitan egiten dugu lan (zerbitzu nagusiak): Inklusio eta garapenkomunitarioa: Banakakoibilbidea, egunekozentroa, lan-aurrekotailerrak, alfabetatzetailerrak, ahalduntze tailerrak, Enplegurako prestakuntza: 30 urtetik gorako esperientzia metatzen dugu pertsonak prestatzen, euren enplegagarritasuna zuzenean eta zeharka lantzen. Enplegua: Lanerako orientazioa, laguntza-ibilbideak eta enpresekin bitartekaritza. Autoenplegua eta Enplegu-zentroak. Gure zerbitzuen merkatuak, geografikoki, ondorengo eskualdeak barne hartzen ditu: Debagoiena, Debabarrena, Urola erdia, Lea-artibai, Durangaldea (Zornotza barne), Arratia eta Urdabai. Erakunde publikoak dira gure bezeroak, orokorrean, eurek finantzatzen baitituzte gure zerbitzuak. Batez ere eta zuzenean, LANBIDE eta tokiko gobernuei buruz ari gara, hau da, aipaturiko eskualdeetako udalak eta Bizkaiko eta Gipuzkoak aldundiak. Horietaz aparte, publikoak ez diren fundazio batzuetatik jasotzen dugu finantzaketa, bankukoak eta ez-bankukoak. Zeharka, Europar Batasuneko funtsetatik ere finantzaketa eskuratzen dugu, SENDOTU elkartearen bitartez. Kooperatiba bihurtu garenetik organigrama berria eta lan-dinamika berriak jarri ditugu martxan, talde auto gestionatuetan oinarrituta. Erakundearen piramide-eskema desagertzen da; langile mugagabeak bazkide izatera pasatzen dira eta, ondorioz, baita entitatearen jabeak izatera ere. Harreman-mota berriak bi ezaugarri nagusi ditu: kooperatiba-espazio bat sortzen da, eta, bertan, erakundearentzat funtsezkoak diren erabakiak hartzen dira. kooperatibistak ez diren langileen parte-hartzea ere garrantzitsua da.
Hitz gakoak
Hizkuntza politika
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskara laneko hizkuntza izatea sustatu

Zabaltzen-SARTUn euskara behin betirako lan-hizkuntza bilakatzeko, arlo estrategikotik hasi gara lan egiten, euskara gure hausnarketa eta prozesu estrategiko guztietan sartuz, kalitate; laneko segurtasuna eta osasuna; ingurugiro eta genero sartzen diren bezala. Lan honen guztiaren ondorioz, gaur egun, Euskara Zabaltzeneko Kudeaketa-sistema bateratuaren parte egonkorra da eta horrela jasotzen da sistema horri dagozkion dokumentuetan, hau da, erakundeko politikan, prozesuen mapan eta prozesu-fitxan. Zentzu honetan, zehaztu dugun hizkuntza-politika, gure estrategiaren barne barnean kokatzen da eta, hortaz, euskararen erabilerak erakundeko aktibitate osoan du eragina. Euskara jakiteko eta barneko harremanetan erabiltzeko konpromisoa hartzen dugu; finean, komunikazio, lan eta topaketarako tresna bihurtu nahi dugu.

Behin hizkuntza-politika zehaztu eta politika hori eta euskara, orokorrean eta zuzenean, erakundeko estrategian txertatu ondoren, hainbat ekintza-operatiboak martxan jarri dugu gure helburua lortzeko:

- Zehaztutako Euskara normalizatzeko oinarriak, langileriari ezagutzera eman, jakitun izateko eta konpromisoa sustatzeko. Baita langile berriena ere: Gurekin hasten den edozein langile, gure harrera prozesuaren bitartez, oinarrien jakitun da, hau da, lankide berri guztiek oinarri hauek jaso eta irakurri dituzten dokumentua sinatu behar dute.

- Euskara batzordea eratu dugu eta edozein langile, bazkide ala ez-bazkide, partaide izateko deitu ere.

- Zabaltzen-SARTUn lan egiteko, Euskarazko ezagutza ezinbesteko baldintza izatea,ondorengo hizkuntza-eskakizunak eskatuz:

o C1 maila hezitzaileen kasuan,

o B1/B2 maila monitoreen kasuan.

Euskara-maila hizkuntza-eskakizunen bidez egiaztatu ezin denean, beharrezkoa den ezagutza nahikoa eskatzen da. Hautaketa-prozesu bat martxan jartzen dugunean, lanpostuaren definizioaren arabera, hautagaiek bete behar dituzten ezagutzen artean euskara baloratzen da.

- Barne-komunikazioa euskalduntzea:

o Intraneta euskaratzen ari gara, dagoeneko zati bat euskaratuta badago.

o Langileen harrera egiteko dokumentazioa (Intraneten eskegita) euskaratu dugu eta horrela ematen diegu langile berriei.

o Posta elektronikoak, telefono deiak eta euren arteko solasaldiak euskaraz, soilik, egiten ditugu. Momentu komunikatibo hauetan euskalduna ez den norbait badago, ulerterrazak diren euskarazko mezuak esaten ditugu, euskara ikasteko animatzeko.

o Bileretako aktak euskaraz jaso eta idazten ditugu. Bukaeran, itzultzaile neuronala edota eliaren itzulpen link-a gehitzen dugu euskaldun ez direnek ere ulertzeko aukera izan dezaten.

o Langileen kontratuak euskaratu dira, egun, denak elebidunak direla

o Irudiari dagokionez, euskararen erabilera bermatzen da. Ele bitan daude bai barneko bai kanpoko irudi / mezu / komunikazioa guztiak.



Nondik dator?

Euskararen normalizazioa bultzatzeko arrazoiak honako hauek dira:

1. Nagusia; gure euskal nortasuna. Zabaltzeneko erroak euskal herrian daude, erakunde euskalduna gara, eta beraz gure hizkuntz propio behar dituen ekintzekin finko konprometitzen eta lerrotzen gara. Guretzako euskal herriko erakundeak, eraginkorrak izateaz aparte, euskaldunak ere izan behar dira.

2. Gero eta jende gehiagok eskatzen ditu gure zerbitzuak euskaraz.

3. Zabaltzen kooperatibak honako eskualde hauetan garatzen du bere jarduna: Debagoiena eta Debabarrena, Busturialdea, Durangaldea eta Urola Erdia. Eskualde horietan euskal hiztunak diren pertsonei euren hizkuntzan artatzen zaiela bermatu nahi dugu.

4. Gure entitatean lan egiten dugun gehienak euskaldunak gara eta euskara erabiltzen dugu komunikatzeko.

5. Gure zerbitzuak euskaraz nahiz gazteleraz eskaintzea eskatzen digute laguntzaileek komunikazio formalean, idatzizkoan eta ahozkoan ohituraz erabiltzen dute euskara



Zeintzuk dira onurak, lortu diren emaitzak?

- Euskaran aurretik egindako esfortzuari (2003-2009) jarraipena ematea.

- Konpromisoa sustatu da: Euskara batzordean badaude bazkide ez diren langileak eta, oro har, bulegoetan euskara entzuten da langileen artean.

- Aurrekoaren harira, kooperatiba barruan, langile artean, lan-giro euskalduna sortu da. Orokorrean, euskara da nagusi gure langileen artean (beti ere euskaldunen eta euskaldun bidean daudenen artean). Adibide gisa, Euskaraldia aipa dezakegu. Azken urteetan entitate bezala parte hartu izan dugu Ahobizi eta Belarriprest rolak bereganatuz, bakoitzak bere gaitasunaren arabera.

- Langile berriak, ia guztiak, euskaldunak dira eta baita gure politikaren oinarrien jakitunak ere.

- Gure bezeroak eta erabiltzaileak artatzerakoan ere Euskara erdigunean. Arreta eta elkarrizketak euskaraz lehenesten ditugu pertsona euskaldunen artean eta besteak ere, animatzen saiatzen gara. Horretarako, erabiltzaileak euskara bultzatzeko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu, batez ere, gure komunitatean antolatzen direnetan. Adibidez, Korrikan azken urteotan parte hartzen dugu erabiltzaile ekinbatera (azkeneko atalean argazkiak). Zentzu honetan, bilakaera bat ikusi izan dugu; izan ere, erabiltzaileen arten euskara ikasten dutenen zenbateko ahazi egin da. Hau erraz ikusi izan dugu, Aisa programan hasten diren erabiltzaileen %-a igo egin baita.







Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua