Erakundea: NEIKER. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: www: https://neiker.eus Kontaktuaren izena: Eva Ugarte Sagastizabal Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: eugarte@neiker.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 944034300 |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Erakundearen irudia |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 1-Erakundearen irudia 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia 3-Pertsonak |
Barne-komunikazio ofizialak ele bietanEgunerokotasunean, erakundeak langile guztien artean zabaldu nahi dituen barne-komunikazioak e-postaz bidaltzen ditu. Informazio honen zabalkuntza aldez aurretik antolatu eta kudeatzen da. Horren ardura Komunikazio arloko arduradun eta kideek dute.Lan-hizkuntza euskaraz gero eta gehiago izatea sustatzeko barne-komunikazioak ele bietan egitea jasota dago Hizkuntza Irizpideetan, besteak beste. Irizpide hauek komunikazio arloko kideen artean ongi errotuta daude eta bertan ezarrita daude euskarak behar dituen garrantzia eta lehentasuna. Sortze-hizkuntza gazteleraz denean ere komunikazioak ele bietan izaten dira, hauek itzuli ondoren. Horrekin, egunerokotasuneko kanal hau 100% ele bietan izatea eta dokumentuen euskarazko kalitatea bermatzea lortzen da. Gainera, irudi korporatiboa txukun zaintzen duen formatua ere badute barne-komunikazio hauek. Hala ere, batzuetan premiazko edo ustekabeko gaiak dituzten oharrak bidali behar dira lankide guztiei zabaltzeko. Kasu hauetan, formatua ez da hainbeste zaintzen baina ele bietan egiteko nahitaezko irizpidea ezarrita dago. Egun, praktika hau errotuta dago Administrazio eta Komunikazio arloko kideen artean, hauek baitute mezu orokor horiek bidaltzeko ardura. Egun, NEIKERen ez dira normaltzat hartzen hizkuntza ofizial bakarrean bidalitako komunikazio orokorrak. Gainera, eredu hori hartuta hainbat lankideen arteko barne-komunikazioetan euskararen presentziak gora egin du. Laburbilduz, NEIKERek apostu tinkoa egin du barne-komunikazioak ele bietan izan daitezen beti. Bi eredu ezberdin garatu dira, komunikazioak duen premiaren arabera: -irudi korporatiboa eta elebitasuna txukun gordetzen duen eredua, komunikazioa modu antolatuan egiten denean. -Ele bietan bai baina irudi korporatiboa zaindu gabe egiten diren komunikazioak, premiazko gaiak direnean. |
![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua