Erakundea: NEIKER. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: www: https://neiker.eus Kontaktuaren izena: Eva Ugarte Sagastizabal Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: eugarte@neiker.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 944034300 |
Hitz gakoak Erakundearen irudia Kanpo-harremanak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 1-Erakundearen irudia 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia 2-Bezeroak |
Sare sozialetan edukia igotzeko eredu linguistikoakEgun, NEIKER bezalako erakundeentzat sare sozialetan presentzia izatea eta bere aktibitatearen berri ematea garrantzitsua da. Horrela, NEIKERek lan handia egin du kanpo-komunikazioko arlo honetan bere jarduera eta emaitzak ezagutarazteko.Hizkuntzen kudeaketaren ikuspegitik, egunerokotasunean notiziak sare sozialetan aldi berean gutxienez ele bietan (bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gazteleraz) igotzeko erabaki estrategikoa hartuta dauka NEIKERek. Eta Komunikazio arloko kideek ongi errotu dute praktika horren garrantzia eta erabilera. Gauzak horrela, sare sozialetan berriak igotzen direnean eredu ezberdinak onartzea erabaki da: -Ele bietan, euskaraz eta gazteleraz bakoitza berri ezberdinean, idatzizko informazio nahiko dagoenean. -Ele bietan, euskaraz eta gazteleraz berri bakarrean, idatzizko informazio gutxi dagoenean. -Hiru eletan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez) mugaz kanpora begira informazio interesgarria dela uste denean. -Hiru eletan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez) berri bakarrean mugaz kanpora begira informazio gutxi baina interesgarria dela uste denean. Hizkuntza aldetik, gutxieneko kasua ele bietan egitea da, hizkuntza ofizial bietan. Kasu horretan, euskaraz argitaratzen da lehenengo eta ondoren gazteleraz. Sare sozialetan igotzen diren berri hauek NEIKEReko lankide ezberdinek idazten dituzte eta Komunikazioko kideek kudeatzen dute informazioa. Hala behar denean, itzulpengintzako zerbitzuak erabiltzen dira. |
![]() ![]() ![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua