Erakundea: ORTZADAR, S.M. Sektorea: Zerbitzuak Langile kopurua: + 251 www: https://ortzadar.es/es/ Kontaktuaren izena: Estibaliz Ansotegi Guruziaga Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: euskara@ortzadar.es Kontaktuaren telefono zenbakia: 944745775 Erakundearen jardueraren deskribapena: Hainbat motatako zerbitzuak kudeatzen ditugu: Kultur etxeak, museoak, Ekoetxeak, Naturaren Interpretazio zentroak, Nagusien etxea., Gaztelekuak, Ludotekak.... Hezkuntza arloan ingurumenarekin, elkarbizitzarekin, adikzioen prebentzioa eta osasunaren sustapenarekin, kontsumo arduratsuarekin etab. hezkuntza programak sortu, unitate didaktikoak eta materialak sortu eta diseneinatu, eta martxan jarri. Berdintasunanean, osasun sustapenean, museologian, ingurumen arloan aholkularitza zerbitzuak eman, formakuntzak, tokiko planak sortu eta abian jarri. |
Hitz gakoak Hornitzaileak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Hornitzaile euskaldunakHornitzaileak kontratatu ditzaketen Ortzadarreko langile guztiek, kontutan izan beharreko irizpideen artean, hornitzaile euskaldunei lehentasuna ematea dago. Hau da, bi eskaintza berdinen artean, zerbitzu edo arreta euskalduna bermatzen duen hornitzailea aukeratuko dugu.Horretarako, urtean birritan hornitzaileen zerrenda eguneratzen da informazio guzti hau batuz. Ekintza honekin, laneko harremanetan ere, euskararen erabilera bultzatzea da helburuetariko bat. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua