Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

ALOKABIDE

ARGITU Enigma

Erakundea: ALOKABIDE
Sektorea: Administrazio publikoa
Langile kopurua: 21-100
www: https://www.alokabide.euskadi.eus/hasiera/
Kontaktuaren izena: Rosa Labrador Horrillo
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: rosa.labrador@alokabide.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 944 04 47 08
Erakundearen jardueraren deskribapena: Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa da Alokabide, etxebizitzak gizartean betetzen duen eginkizuna garatzen duena, alokairurako politikaren bidez. Babestutako etxebizitzen erregimenean etxebizitza mugiarazi eta kudeatu egiten dugu horren beharra egiaztatzen duten pertsonentzat. Iraunkortasun-irizpideetan oinarrituz jarduten dugu, EAEn inplikatuak dauden beste eragile publiko zein pribatu batzuekin koordinatuz.
Hitz gakoak
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

ARGITU Enigma

Funtsean, lankideekin kafea hartzera jaisten direnean egiteko dinamika bat da eta helburua laneko gune informaletan ere euskararen erabilera sustatzea da. 

Ariketa librea da; alegia, ez da zertan derrigorrez egin behar; ez dago ordurik ezta dinamizatzailerik ere.

Kafe txokoetan kutxa bana jarri dugu, enigmez beteta. Kafe lagun-taldeek egunero enigma bat asmatzeko aukera dute eta behin enigma asmatuta, gometsekin baloratzeko aukera dago. Hileko egun bakoitzeko enigma bana aurkituko dute kutxetan. Egun batean ahaztu bazaie edo ez badira kafera jaitsi, hurrengo egunean egin dezakete.



Aipatu bezala, ariketa librea da eta ez dago izena eman beharrik. Kafe orduan euskaraz hitz egiteko gonbidapen bat da. 

Honelako ekimenek euskaraz lasai eta presio gabe hitz egitea ahalbidetzen dute eta eremu informaletan euskara erabiltzeak, gero lanean ditugun hizkuntza ohituretan ere eragiten du. 





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua