Erakundea: ALOKABIDE Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 21-100 www: https://www.alokabide.euskadi.eus/hasiera/ Kontaktuaren izena: Rosa Labrador Horrillo Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: rosa.labrador@alokabide.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 944 04 47 08 Erakundearen jardueraren deskribapena: Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa da Alokabide, etxebizitzak gizartean betetzen duen eginkizuna garatzen duena, alokairurako politikaren bidez. Babestutako etxebizitzen erregimenean etxebizitza mugiarazi eta kudeatu egiten dugu horren beharra egiaztatzen duten pertsonentzat. Iraunkortasun-irizpideetan oinarrituz jarduten dugu, EAEn inplikatuak dauden beste eragile publiko zein pribatu batzuekin koordinatuz. |
Hitz gakoak Langileen euskararen erabileraren areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
ARGITU EnigmaFuntsean, lankideekin kafea hartzera jaisten direnean egiteko dinamika bat da eta helburua laneko gune informaletan ere euskararen erabilera sustatzea da.Ariketa librea da; alegia, ez da zertan derrigorrez egin behar; ez dago ordurik ezta dinamizatzailerik ere. Kafe txokoetan kutxa bana jarri dugu, enigmez beteta. Kafe lagun-taldeek egunero enigma bat asmatzeko aukera dute eta behin enigma asmatuta, gometsekin baloratzeko aukera dago. Hileko egun bakoitzeko enigma bana aurkituko dute kutxetan. Egun batean ahaztu bazaie edo ez badira kafera jaitsi, hurrengo egunean egin dezakete. Aipatu bezala, ariketa librea da eta ez dago izena eman beharrik. Kafe orduan euskaraz hitz egiteko gonbidapen bat da. Honelako ekimenek euskaraz lasai eta presio gabe hitz egitea ahalbidetzen dute eta eremu informaletan euskara erabiltzeak, gero lanean ditugun hizkuntza ohituretan ere eragiten du. |
![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua