Erakundea: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: https://www.osakidetza.euskadi.eus/ataria/ Kontaktuaren izena: Gontzal Lopez Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: GONTZAL.LOPEZLOPEZ@osakidetza.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 945 006 029 Erakundearen jardueraren deskribapena: EAEko biztanleei asistentzia sanitarioa ematea |
Hitz gakoak Gizartearekin konpromisoa Prestakuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak 4-Gizartea eta Ingurumena |
Osatuberri : buletin digitala eta aldizkariaOsakidetzak Osatuberri euskarazko argitalpen korporatiboa digitalean eta paperean argitaratzen du. Paperezko aldizkaria bi hilean behin argitaratzen da. Edukia hamabost egunean behin osatzen da, bi erreportaje edo elkarrizketekin. Erreportaje edo elkarrizketa horiek, lehenik eta behin, aldizkari digitalean argitaratzen dira, eta posta elektronikoz bidaltzen zaizkie erakundeko langile guztiei eta webgunearen bidez harpidetza eskatu duten pertsona guztiei. Bigarren hilabetea amaituta, paperean egiten da tirada, 5.000 harpidedun ingururen artean banatzen da eta Osakidetzako osasun-zentro eta ospitale guztietara bidaltzen da, baita beste erakunde publiko eta pribatu batzuetara ere (Osasun Saila, Osatek, euskaltegiak...). Argitalpena Euskara Zerbitzu Korporatiboak kudeatzen du. Zerbitzu horrek kazetaritza-, edizio- eta banaketa-lanetarako kontratatutako enpresa bat du.Osasunarekin lotutako gaietan euskararen erabilera normalizatzeko tresna garrantzitsua da Osatuberri. Hizkuntza teknikoa eta terminologia sanitarioa zabaltzen laguntzen du, baita osasunaren arloan interesgarriak diren gaiak zabaltzen ere. Ahalegin handia egiten da aldizkari hau profesional elebidunengana eta erabiltzaile euskaldunengana irits dadin. Ohikoa da osasun-zentroetan, itxarongeletan eta abarretan aldizkaria ikustea. 2023an, 48 erreportaje argitaratu ziren eta 6 aldizkari plazaratu (63.etik 68.era); 2024an, 20 erreportaje argitaratu dira eta bi aldizkari banatu (69-70). https://www.osatuberri.eus/ |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua