Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Elhuyar

Zientzia.eus: euskarazko zientzia-edukiak mundura zabaltzen

Erakundea: Elhuyar
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: 21-100
www: https://elhuyar.eus
Kontaktuaren izena: Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: a.agirre@elhuyar.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 36 30 40 (Luzp.: 209)
Erakundearen jardueraren deskribapena: Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua gara. 1972an jaio ginen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultura-elkarte gisa egin genituen lehen urratsak, eta 2002an fundazio bihurtu ginen. Zientziak eta euskarak zutabe garrantzitsuak izaten jarraitzen badute ere, gaur egun, ezagutza aurreratua aplikatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugun erakundea gara. Enpresa, gizarte-eragile eta administrazioei irtenbide berritzaileak sortzen laguntzen diegu, mundu globaleko egungo erronkei erantzunez, diziplina anitzeko ikuspegiarekin. Euskararen eta euskal gizartearen garapenean erreferente izateko, lankidetzan dihardugu zientziaren, adimen artifizialaren, hiztegigintzaren, itzulpengintzaren hizkuntza-kudeaketaren eta hobekuntza sozialaren eremuko profesionalekin.
Hitz gakoak
Gizartearekin konpromisoa
Produktu eta zerbitzuak
Sortze-hizkuntza
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia
2-Bezeroak
4-Gizartea eta Ingurumena

Zientzia.eus: euskarazko zientzia-edukiak mundura zabaltzen

Zientzia.eus zientzia eta teknologiaren gaurkotasunari buruzko multimedia webgune bat da. Gaur egun, indar handia dute zientziak eta teknologiak, gizartearen garapena eta norabidea markatzeraino. Beraz, funtsezkoa da zientziak esku artean dituen erronkak gizarteratzea eta horrek planteatzen dituen auzi etiko, mediko, teknologiko, ekonomiko, filosofiko eta abarrei buruz hitz egitea. Zientzia.eus webgunean mundu osoko zientziari begiratzen zaio, baina arreta berezia jartzen zaio Euskal Herrian egiten diren zientzia eta teknologiari. Are gehiago, bertako begiradaz aztertzen dira zientziak planteatzen dituen auzi globalei ere.

Euskaraz egiten da lan Elhuyarren, eta euskaraz sortzen da zientzia.eus webgunean argitaratzen den eduki guztia, euskararen normalizazioa helburu. Alabaina, Elhuyarren garatutako Elia itzultzaile automatikoa zientzia.eus atarian integratuta dagoenez, euskaraz gain beste hainbat hizkuntzatan ere irakur daitezke eduki guztiak: gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, katalanez eta galegoz. Horri esker, euskara ondo menderatzen ez duten euskal herritarrengana iristen da, itzulpen automatikoa eskatzeko aukera baitute.

Bestalde, Internetko bilatzaileetatik, Googletik, kasu, euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez zein galegoz egiten den edozein bilaketatik zientzia.eus-eko hizkuntza horietako zientzia-edukietara irits daiteke. Hala, Europa eta Amerika osora zabaltzen da Euskal Herrian egindako ikerketaren eta aurrerapenen berri, eta, neurri txikiagoan, gainerako kontinenteetara.

Aipatzekoa da zientzia.eus-era euskara ez beste hizkuntzatatik iristen diren erabiltzaileei edukia sortu den hizkuntzan irakurtzeko aukera ere ematen zaiola, hau da, euskarazko edukira zuzenean sartzeko esteka bat eskaintzen zaio.

2021etik dago Elia itzultzaile automatikoa txertatuta zientzia.eus-en. Haren eragina nabarmena izan zen: urte hartan, bisitariak hirukoiztera iritsi zen webgunea.
https://zientzia.eus





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua