Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Mondragon Korporazioa

Hizkuntza Teknologiak euskarazko sorkuntzarako eskaintzen dituen aukeran azterketa eta zabalkundea MONDRAGONen

Erakundea: Mondragon Korporazioa
Sektorea: Hezkuntza
Langile kopurua: 1-5
www: www.mondragon-corporation.com
Kontaktuaren izena: Ander Etxeberria Otadui
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: aetxeberria@mondragoncorporation.com
Kontaktuaren telefono zenbakia:
Hitz gakoak
Sortze-hizkuntza
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Hizkuntza Teknologiak euskarazko sorkuntzarako eskaintzen dituen aukeran azterketa eta zabalkundea MONDRAGONen

Hizkuntza teknologiek euskaraz lan egiteko bidean eskaintzen dizkiguten aukerak aztertu dira MONDRAGONeko Euskara Batzordeak horretarako berariaz 2023ko maiatzaren 18an antolatutako Euskararen Foroan. Hitz zentroko Xabier Alegria eta EMUN kooperatibako Olatz Olasok hizkuntza teknologiek egindako ibilbidea eta eskaintzen dituzten aukerak izan dituzte hizpide. Jarraian, Trebe eta Orai NLP euskal garatzaileen bitartekoak ezagutzeko aukera izan da.



Bigarrenik, MONDRAGONeko 5 kooperatibetan hizkuntza teknologia horietako bi, zehazki, testutik testurako itzulpenak eta ahotsetik testurakoak, 3 hilabetez, gutxi gorabehera, probatu egin dira. Zehazki, Danobaten, Mondragon Assemblyn, Mondragon Unibertsitatean, Konikerren eta Mondragon Korporazioan.



Hirugarrenik, hizkuntza teknologiei lotutako irakaspen horiek MONDRAGONeko Euskara Batzordean sozializatu dira, hala nahi duenak, bere kooperatibetan integratu eta euskarazko sorkuntza sustatzeko bidea lantzeko.

Hizkuntza teknologien erabilerari dagokionez, lehen helburua hizkuntza teknologiek euskarazko sorkuntza bultzatzeko, batetik, eta, beste hizkuntza batean sortzen dena euskaraz ere eskaintzeko, bestetik, eskaintzen dituen aukerak gure kooperatibetan sozializatzea izan da, ezagutza partekatzea, alegia. Horretarako egindako probaldietan, hemengo garatzaileek sortutako adimen artifizialari lotutako teknologiaren ezaugarriak ezagutu dira, bere indarguneak eta ahulguneak, alegia. Lehen emaitzari dagokionez, beraz, hemengo garatzaileen bitartekoak ezagutzea eta euskararentzako onuragarri izateko zein erabilera eman behar zaien definitzea izan da.

Orain, Mondragoneko Zentro Korporatiboan bezala beste hainbat kooperatibetan ere bi helburu horiek erdiesteko, alegia, euskarazko sorkuntza gehitzeko eta, beste hizkuntza batzuetan sorturik ere, euskarazko aukera ere bermatzeko ekintza planak egin dira, horretarako hemengo garatzaileen bitartekoak erosita. Horren emaitzak datorren urtean emateko moduan izango gara.
https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2023-3_626/embed/2023-3_626 (52. orrialdea)





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua