Erakundea: Mondragon Korporazioa Sektorea: Hezkuntza Langile kopurua: 21-100 www: https://www.mondragon-corporation.com/ Kontaktuaren izena: Ander Etxeberria Otadui Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: aetxeberria@mondragoncorporation.com Kontaktuaren telefono zenbakia: Erakundearen jardueraren deskribapena: MONDRAGON Koop. E. MONDRAGON Korporazioaren zerbitzu zentrala da Zentro Korporatiboa- eta MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibei eta Korporazioa egituratzen duten organoei laguntza ematen die hainbat arlotan: enpresa sustapena, planifikazioa eta kontrola, lankidetzarako finantza erreminten eta bestelako baliabide korporatiboen kudeaketa, diruzaintza, arlo juridikoa, organo korporatiboen administrazioa, heziketa kooperatiboa, berrikuntza eta teknologia, gestio soziala, komunikazioa, kanpo harremanak, nazioartekotze eragiketak, hedapen kooperatiboa, etab. MONDRAGON Korporazioaren irudia eta ordezkaritza ere MONDRAGON Koop. E.-k kudeatzen ditu. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea Neurketa eta jarraipena |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak 10-Emaitzak |
Ikasketa Amaierako Lanen azterketa euskarazko produkzioa indartzekoMONDRAGON UNIBERTSITATEKO (MU) ikasleek MONDRAGONeko kooperatibetan lantzen dituzten Ikasketa Amaierako Lanetako (IAL) hizkuntzen produkzioa aztertu da, 2011 eta 2023 urte artekoa MONDRAGON ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN artean, elkarlanean.Lanketa horri jarraipena Focus Group (unibertsitateko eta kooperatibetako pertsona eragileak eta ikasleak) eta galdetegi bidezko (ikasleak) ikerketa eginez eman zaio. Ikerketa horren bitartez IAL sistema hobeto ezagutzeko aukera izan da. Halaber, ikasleen diskurtsoak, sinesmenak eta aurrera begira euskararen erabilera indartzeko faktore garrantzitsuenak identifikatu dira. Ikerketako emaitzak 2023ko maiatzaren 18ko MONDRAGONeko Euskara Batzordean sozializatu dira. Halaber, MONDRAGONeko dibisioz dibisioko datuak aztertu eta jakinarazi dira, zein kooperatibetan eragitea komeni litzatekeen zehaztuz eta, horretarako, baliabideak eskainiz. Ikasketa Amaierako Lanen azterketa euskarazko produkzioa indartzeko helburuari dagokionez, lehen helburua Mondragoneko kooperatibetan egiten diren ikasketa mailako lanetako euskarazko produkzioa zenbatekoa den jakitea izan da. Horrek aukera eman digu eragiteko, alegia, dibisio bakoitzari jakinarazi batez besteko orokorretik zein egoeratan dagoen eta, hala badagokio, ikasketa amaierako lanetan euskarazko produkzioa igotzeko zein eskuartze egin ditzakeen, horrenbestez, euskarazko produkzioan gora egiteko. https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-1_628-euskara/embed/2024-1_628-euskara (68. orrialdea) |
![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua