Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia

HIZKUNTZA-OHITURAK ALDATZEKO DINAMIKAK

Erakundea: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia
Sektorea: Osasuna
Langile kopurua: + 251
www: www.osakidetza.eus
Kontaktuaren izena: Gontzal Lopez Lopez
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: GONTZAL.LOPEZLOPEZ@osakidetza.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 945006029
Erakundearen jardueraren deskribapena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia arduratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zerbitzu publikoa kudeatzeaz. Funtzio nagusiak honako hauek dira:

Osasun-zerbitzuak ematea: Lehen mailako laguntza eta laguntza espezializatua eskaintzea, eta osasuna sustatzeko, gaixotasunak prebenitzeko eta errehabilitatzeko programetan parte hartzea.

Eskubideak eta betebeharrak bermatzea: Erabiltzaileei beren eskubideak eta betebeharrak erabat gauzatzeko beharrezko baldintzak ematea, informazioa eta arreta pertsonalizatzea hobetuz.

Irakaskuntza eta ikerketa sustatzea: Osasun-zientzietako irakaskuntza eta ikerketa-jarduerak sustatzea, unibertsitate eta erakunde eskudunekin lankidetzan.

Langileen prestakuntza: Pertsonal sanitarioaren eta ez-sanitarioaren prestakuntza eta jakintzaren eguneratzea sustatzea.

Osasun-baliabideen garapena: Osasun-baliabideak garatzeko ekintzak eta programak ezartzea, beste erakunde batzuekin lankidetzan.

Laburbilduz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak kalitatezko osasun-arreta bermatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztientzat eskuragarri egongo dena.
 

Hitz gakoak
Barneko Komunikazioa
Lan-hizkuntza
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

HIZKUNTZA-OHITURAK ALDATZEKO DINAMIKAK

Osakidetzan profesionalak euskaraz lan egiteko beharrezkoa den euskara-maila lortzen ari dira, baina ezagutza hori ez da erabileran islatzen. Hizkuntza-eskakizuna lortu arren, oso zaila izaten da errotutako hizkuntza-ohiturak aldatzea. Horixe da gaur egun Osakidetzak duen erronka nagusia, euskaraz aritzeko ohitura-falta horrek eragiten baitu langileak elkarrekin euskaraz ez aritzea, tartean euskaldunak badaude ere.

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko behar hori nabarmen azaleratu zuen II. Euskara Planeko ebaluazioak: ezagutzak ez du erabilera bermatuko, baldin eta ez badira hizkuntza-ohiturak aldatzeko dinamikak abian jartzen.

Asmo horrekin jarri ziren martxan 2017an profesionalen hizkuntza-ohituretan eragiteko lehenbiziko esperientzia pilotuak (Eusle, Biko Eusle eta Ulerrizketa metodologiak), Soziolinguistika Klusterraren laguntzaz.

Metodologion helburua euskararen erabilera areagotzea da dinamika errazen bidez. Honela funtzionatzen du: talde naturalak aukeratzen dira, hau da, zerbitzu batean elkarrekin lan egin eta eguneroko harremana duten profesionalek osatutakoak. Talde bakoitzak Eusleak izendatzen ditu, hauen egitekoa taldekide guztiekin epe jakin batean (hilabete bat edo bi) euskaraz egitea da. Beraiek dute rol aktiboa. Gainerako kideen betekizuna Euslearen ekina babestea da, euskaraz eginez edo haren jarduna errespetatuz.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea metodologian parte hartzea borondatezkoa dela.

Azken finean, modu neurtuan egindako Euskaraldiaren antzeko ekimena da, taldekideen hizkuntza-ohituren bilakaera aztertzen duena. Aipatu dugunez, neurgarriak dira eta profesional talde baten hizkuntzen erabileraren bilakaera zer nolakoa den jakiteko aukera ematen digute.

Asmoa da, urtero, metodologia horiek zerbitzu-erakunde guztietara zabaltzea.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua